
Proposamen berriekin dator 'Zumaia Sasoian' ekimena, asteburutik aurrera
Herri lasterketa edota Lilatoia bertan behera gelditu diren arren, herritarren aisialdi aktiboa sustatzeko proposamen berriekin dator 'Zumaia Sasoian' ekimena.

'Motxo' arrantzontziak izandako istripuaren hamargarren urteurrena betetzen da gaur
Azaroaren 4an Motxo izeneko arrantzontziak hondoa jo zuen Zumaia eta Deba arteko harraldean, Baratzazarraurrean. Eskifaia onik atera zen, baina ontzia berreskuratzeko saioak ustelak izan ziren.

Ana Romanen '3+1 20"' erakusketa aurkeztu dute Zumaian
Atzo egin zuten inaugurazio ekitaldia Oxford aretoan, eta, tartean, Maria Lopezen '4 veces faro' performancea ikusteko aukera izan zen.

Santiago hondartzan eta ibaian bainua hartzea debekatu du Zumaiako Udalak
Santiago hondartzan eta Urolaren itsasadarrean bainua hartzea debekatu du Zumaiako Udalak, "araudian ezarritako kalitate-irizpide mikrobiologikoak puntualki ez betetzeagatik".

Bi pertsona atxilotu dituzte Zumaian drogaren aurkako operazio batean
Espainiako Poliziak bi pertsona atxilotu zituen pasa den asteartean Zumaian, droga salmentaren aurkako operazio batean. Ohar baten bidez adierazi duenez, pertsona hauek kalamu elkarte bateko kideak ziren, eta 1,286 kilo marihuana e 433 gramo haxix konfiskatu zituen.

Beste koronabirus kasu bat detektatu dute Zumaian azken orduetan
Koronabirus kasu berri bat detektatu dute azken orduetan Zumaian. Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila gaur eguerdian eman ditu azken 24 orduetako datuak, eta Zumaian aste honetan izandako bigarren kasuaren berri eman du.

Gaur banatuko dira ostiraleko bertso saiorako gonbidapenak
Aurten Euskal Jairik ez, eta balkoitik balkoirako saioaren ordez kaleko bat antolatu du Bertso Eskolak, Zumaiako Udalaren babesarekin. Beñat Lizaso, Nerea Ibarzabal, Eli Pagola eta Agin Laburu etorriko dira ostiral honetan abestera. Saioa aurkezten, berriz, Ane Ezenarro getariarra arituko da.

Inaxi Etxabe bertsolari oikiarra hil da
Bertsopaper asko idatzi zituen Inaxik, eta XX. mendeko emakume bertsolarien aitzindarietako bat izan zen.

Emakumeen pala txapelketa antolatzeko pausoak eman dituzte gaur
Emakumeen arteko pala partidak jokatuko dituzte gaur eguerdi partean Odieta frontoian. Zumaiako Emakumeon* Etxeak deituta, beroketa saioa egin dute, etorkizun hurbil batean pala txapelketa antolatzeko asmoarekin.

Gaur zabalduko da udako kirol jardueretan izena emateko epea
Zumaiako Kirol Patronatuak haur, gazte zein helduei zuzendutako eskaintza aurkeztu du. Kirol jarduerak eta ikastaroak ekainaren 30ean hasiko dira.

Balenciagak arraina prozesatzeko eta garraiatzeko ontzi bat eraikiko du Norvegiarako
Izokinarekin lan egiten duen Norvegiako Samlaks As taldeak 40.000 tona ekoizten ditu, eta ontzia enkargatu diote Zumaiako ontziolari.

BIDEOA: Birusak ez du parrandarako gogoa apaldu Zumaian
Kalera atera gabe ere moldatzen dira Zumaian parranda egiteko. Herritarrek bidalitako irudi sortarekin bigarren bideoa egin du Baleikek, diskoteka eta guzti!
Gutuna: Beheko plazako lanen harira
Beheko plazako lanak direla eta Bai Bidea jatetxeko arduradun Juncal Calderonek gutun hau bidali du. Alkatearen eta Udalaren jokaera gogor kritikatzen ditu. Hemen irakur dezakezue:“Alkateak hitzegin du. Ta bere hitzetan, gezurra nagusi. Udala eta Eusebio Gurrutxaga plazako dendarion artean eginiko bileretan, obren proiektuaren inguruan, alkatearen hitz politen artean, ezjakintasuna argia zen. Ez zen datu zehatz bat bera ere emateko gai izan. Nola egon gintezke ba orduan zuekin ados obren inguruan? Hiru bilera, bai. Eta hiruretan, Udalak nahi duena egingo zuenaren sentsazioarekin, lanera gindoazen. Presaka (nahiz eta hilabete asko izan lehendik), obrak aurrera. Urtarrilean hasi beharreko obra, apirilak 29an martxan jarri dute dendari eta erabiltzaileon iradokizun eta kexueei kasu egin gabe. San Telmo festen biharamunean, taberna eta denden pertsianetan itsatsita kartel batzu irakurri genituen arte. Hori al da banaka deitu behar zenigun bileretako emaitza? Denbora galtzen ibili zarete, kudeaketa eza erakutsiz. Informazioa eskeini behar geniguzuela esan eta to! bi kartel jarri gure negozioetako hormetan ta harrapazak! Inork ulertzen ez duen krokis fashion bat jarri eta “Obrak direla eta edozein argibide behar izanez gero, Campezo Obras y Servicios-ko langilegoari galde diezaiekezue” esaldiarekin, pelota, ttak, besteen teilatura. Beraz, gure eritzietaz paso, obrak hasi ta jun zanja egiten egongo den gizonari galdetzera, ezta? Milesker [...]
Gutuna: Beheko plazako lanen inguruan
Beheko plazan laster hastekoak diren lanak direla eta, gutun hau bidali digu Bai bidea Zumaia taberna-jatetxeko arduradun Juncal Calderonek. Hemen irakur dezakezue: “Hilak 11, ostirala, azkenik Zumaiako alkate jaunak, Eusebio Gurrutxaga enparantza (Beheko plaza) ko obrak noiz hasiko diren esan zigun. Hasieran Urtarrilan izango zela, gero otsailan, gero martxoan, gero apirilan…ba, orain egunik zehaztu gabe, maiatzean. Hau dena, enparantzako erabiltzaile eta merkatarien eskaerei kasorik egin gabe. Gipuzkoa berria, garai berriak, plaza berria…baina aintzinako jarduerak, Patxi txikiaren garaikoak. Borondate pixkat izan ezkero arazoari irtenbide egokiago bat aurkituko genioke denon artean. Baina ez! Errespetu gutxi ta borondate are eta gutxiago. Parte hartze demokratikoa ta bla bla… Kaltetuoi parte hartzera deitu eta gure eskakizunei muzin egin. Hori bai gobernatzeko era berriak! Eta gu ostalariak gera eta zuek, herriaren alde lan egiten duzuenak edo zuen interesen alde. Plaza berria bai baina bizi dugun egoera aztertu, baloratu eta adostu ondoren. Plaza berri polit bat izango du aurrerantzean Zumaiak, baina udarako etekinik gabe plazako merkatariok, agian itxi egin beharko dugu. Dendarik ez, herriko bizitzarik ez! Enparantza baino, explanada bat bihurtu daiteke. Milesker, alkate jauna! Jarraitu gure eritziak birziklatzen…” Juncal CM Bai Bidea Zumaia taberna jatetxea
Eskubide sozialen gutuna eztabaitatzeko bilera
Eskubide sozialen gutuna ari dira lantzen Euskal Herriko hainbat gizarte eragile. Krisialdi ekonomikoaren aitzakian hainbat eskubide ari dira urratzen eta horri aurre egiteko gizarte berri baterako oinarriak bilduko dituen agiria osatzea da helburua. B...
Eskubide sozialen gutuna aurkeztuko dute asteazkenean Alondegian
Eskubide sozialen gutuna osatu dute Euskal Herriko hainbat gizarte eragilek azken urteotan gertatzen ari den giza eskubideen urraketari erantzun bat emateko. ELA, LAB eta ESK sindikatuek eta beste zenbait gizarte eragileek deituta, gutunaren oinarrizko...