
Badira eredu gehiago lanerako
Zestoako San Juan egoitzaz erreportajea egin du 'Berria'-n Arantxa Iraola kazetariak. Zestoako San Juan egoitzan lan baldintza eta ratio hobeekin ari dira: han ez da grebarik. Arduradunek diote ikuspegi "ekonomizista" gailentzen ez bada jardun bideragarria berma daitekeela.

Kartzelako ate nagusitik ihes
40 urte bete dira ETA politiko-militarreko hiru kidek, hirurak azkoitiarrak, Martuteneko kartzelatik ihes egitea lortu zutenetik; beste lau atean geratu ziren. Esku pilotak egiteko sokekin lotu zituzten kartzelazainak, haien arropak jantzi eta espetxeko ate handitik atera ziren, bisitarien artean nahastuta. 'Berria' egunkariak argitaratutako erreportajea da honako hau.

Arantxa Altuna: "Gure semea ez da itzuliko, baina, gutxienez, hau ez dakiola beste inori gerta"
Duela astebete, N-121-A errepidean istripua izanda hil ziren Mikel Manzano eta Xabier Taberna, Olague parean. Bi horiekin, 31 dira azken hamar urteotan N-121-A errepidean hildakoak. Manzanoren ama Arantxa Altuna lasaotarra da, eta hari elkarrizketa egin dio gaiaren inguruan 'Berria' egunkariak.

Jesus Altuna: "Denborak argi erakutsi du Ekainen ondo jokatu genuela"
Duela 13.000 urte inguru margotutako animaliak Ekaingo kobazuloan. Mendeetan ezkutatuta egon ostean, duela 50 urte aurkitu zituzten; ordutik, hangoak ikertzea, babestea eta ezagutaraztea izan du xede Altunak. Berria egunkariak honako elkarrizketa hau egin dio ikerlariari.

"Lan banaketa sexuala indarrean dago, etxean eta merkatuan"
Datuei erreparatuta, Mertxe Larrañaga azkoitiarrak ez du uste azken urteetako krisiaren ondorioz emakumeak lan merkatutik atera direnik, baina argi ikusten du sektore feminizatuak prekarizatu egin direla. 'Berria' egunkariak egindako elkarrizketa da honakoa.