
Musikarako grina hauspotzeko bultzada
Zestoan Fundizio Fest musika jaialdia egingo dute bihar, ostirala, bigarren urtez jarraian. Zazpi talderen eta bi DJren emanaldiak izango dira. Gaztetxeak lokal berria behar duela aldarrikatu dute sustatzaileek.

Gogoratzeko mendeurrena
Maiatzaren 20an hasi zen 'Ignatius 500' ignaziotar urtea; Loiolako Ignazio eraldatu zuen 'esperientzia' dago oinarrian. Urolakoen Nafar Zuzterrak ez dago ados Ignaziori buruzko kontakizunekin. Aitziber Arzallus kazetariak honako erreportaje hau egin du Gipuzkoako Hitzarako.

Hamarkada bat beste bide batetik
Hamar urte bete dituzte Azpeitiko Sanagustin kulturguneak eta hura kudeatzen duen Kulturaz kooperatibak. Eredu propio bat garatu du kooperatibak euskarazko kultur sorkuntza sustatzeko. Sanagustinen ibilbidearen inguruko erreportajea landu dute 'Gipuzkoako Hitza'-n.

Izarraitz alderik alde, pantailan
Xabier Beristainek Izarraitz mendiguneari buruzko informazio praktikoa biltzen duen webgune bat sortu berri du: Izarraitzmendigunea.eus. Euskara hutsean dago dena. Gipuzkoako Hitzak erreportajea landu du Beristainen webgunearen inguruan.

‘Matriuska’-k hasi du bidea
Donostiako Poltsiko Antzerkiaren 29. Jaialdian "oso harrera ona" izan du Amancay Gaztañaga eta Iraia Eliasen Azken lanak. Antzezlana zabaltzeko lanean ari dira orain.

Elizako obren penitentzia
Zestoako parrokia itxita dago oraindik, tximista batek jo eta bi urtera. Hasieran uste zuten baino askoz denbora eta diru gehiago kostatzen ari dira lanak. 600.000 euro inguru jarri beharko ditu parrokiak.

Arturo Apraiz: "Oraingoz, ezinezkoa da lurrikarak aurreikustea"
Joan den astean lurrikara izan zen Beizama eta Itsasondo artean, eta horren harira, Arturo Apraiz EHUko geologoa elkarrizketatu du 'Gipuzkoako Hitza'-k.

Hitza hamaika ertzetatik lantzen
Gaurko 'Gipuzkoako Hitza''-n Azpeitiko Kulturaz kooperatibak eta Kultur Mahaiak antolatutako Hitzaren Eskola egitasmoaren gaineko erreportaje hau argitaratu dute.

Imanol Lasa: "2008koa baino askoz gogorragoa izaten ari da kolpea"
Koronabirusaren pandemia turismoari ere bete-betean ari zaio eragiten. Horren harira, Imanol Lasa Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko diputatua elkarrizketatu du 'Gipuzkoako Hitza'-k.

Musika, barrutik kanpora
Euskal Herriko Musika Bulegoaren (EHMBE) gainean Aitziber Arzallus kazetariak egindako erreportajea dakar gaurko 'Gipuzkoako Hitza' egunkariak. Aitor Bengoetxea elkarteko lehendakari azpeitiarrarekin hitz egin dute.

Heriotzak irakasten du bizitzen
Heriotza naturaltasunez hartzeko, hari buruz hitz egin beharra dago, eta Death Cafe saioek horretarako aukera ematen dute. Gero eta herri gehiagotan ari dira halako saioak antolatzen. 'Gipuzkoako Hitza'-k Azpeitiko eta Azkoitiko Death Cafe saioen sustatzaile Iñaki Arregi 'Izan'-ekin eta Manex Beristainekin hitz egin du.

Nerea Mendizabal: "Helburua umearekin kalitatezko konexio bat lortzea da"
Psikopedagogoa da Nerea Mendizabal (Zestoa, 1976), eta komunikazio ez-bortitzaren alorreko ziurtagiria du. Azken urteetan, ikastetxeetan, gurasoekin, irakasleekin eta abarrekin ari da lanean eredu horri buruzko ikastaroak ematen. Esperientzia hori liburu batean jasotzea erabaki du, eta Gipuzkoako Hitzak honako elkarrizketa hau egin dio hari.