
Udane Juaristik irabazi du Zumaiako XIX. Kaleko Pintura Lehiaketa
Azkoitiarrak 800 euroko diru saria eskuratu du. Lehiaketara aurkeztutako lan guztiekin osatutako erakusketa Zumaiako Alondegiko Oxford aretoan ikusgai dago datorren igandera arte. Eta ikusi ez ezik, erosi ere egin daitezke lanak.

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren final laurdenetara sailkatu dira Azkoitiko eta Aiako palistak
Lehendabiziko kanporaketako joaneko eta itzulerako partidak jokatuta, Azkoitiak 5 eta 1 menderatu du Zarautz, eta Aiak ere 5 eta 1 irabazi dio Errenteriari. Hurrengo kanporaketan, final laurdenetan, Azkoitiak Soraluze izango du aurkari, eta Aiak Donostia. Zarautz eta Zestoa, ostera, txapelketatik kanpo gelditu dira.

Musikagintzan urte luzez egindako lanaren aitortza jaso du Martin Perona oriotarrak
Andoaingo Gora Kaletxiki bandak Martin Perona musikari oriotarrari eskainitako saio berezia egin zuen atzo eguerdian Orioko Plazan. Peronak urte asko daramatza banda horretako kide izaten, eta orain artean egin duen lana aitortzeko eta eskertzeko, omenaldia egin zioten herri guztiaren aurrean. Danbolin musika eskolako eta Orioko Udaleko kideek ere parte hartu zuten ekitaldian.

1936an faxistek Oikian hildako bi lagun omendu ditu Usurbil 1936 elkarteak
Pedro Julian Agirre aiarra eta Juan Bautista Aginaga usurbildarra faxistek hil zituzten 1936ko urriaren 1ean, eta ondoren, bide bazterrean botata utzi. 1980an, haien gorpuzkinak hobitik atera eta norbere herrira eramatea lortu zuten familiek. Orain, Usurbil 1936 elkarteak omenaldia egin die Agirreri eta Aginagari, Meagan egindako ekitaldi batean. Handik gertu hil zituzten, Oikiako lurretan.

Balea harrapatuta, jai giro bete-betean dira oriotarrak
Eguerdia bitartean, parrillean erretako sardinak jateko aukera izan da plazan; gero, duela 121 urteko gertaera irudikatuz, balea harrapatu eta herrira ekarri dute bost traineruk, eta herritarrek harrera beroa egin diete arrantzaleei; eta horren ostean, herri bazkaria egin dute plazan.

Oriotarrek hasi dute balearen festa
Iritsi da Balearen Eguna. Eguraldi bikaina lagun, eta arrantzale jantziak soinean, kalean dira oriotarrak. Ume txikiak dituzten familiak eta gaztetxo kuadrillak izan dira kalera ateratzen aurrenak; 10:00etarako kultur etxe parean zeuden erraldoiekin, buruhandiekin eta txistulariekin kalejira egiteko prest. Plazara iritsi direnean, Harribil dantza taldeko kideek hartu diete erreleboa. 11:00etarako jendez lepo zegoen plaza, eta festa ez da hasi besterik egin.

Estibaliz Diaz ikertzaileak aingiraren misterioez jardungo du gaur arratsaldean Arraunetxen
Biologian doktore eta ikertzaileak 'Sargazoetatik Orioraino: aingiraren bidaia miresgarria' hitzaldia emango du Arraunetxen, 19:00etan hasita. Aingiraren inguruko misterioez jardungo du, espezie horren bizimoduaren inguruan oraindik ere badirelako ezagutzen ez diren gauzak. Horrez gain, aingira europarraren egoera delikatua eta hura berreskuratzeko egiten ari diren lanak ere hizpide izango ditu Diazek.

Zaharren Babeslekuak Baionara eskurtsioa antolatu du maiatzaren 24rako
Eskurtsiora joan nahi dutenek txartelak maiatzaren 17an erosi beharko dituzte, 16:30etik 18:00etara, Zaharren Babeslekuan, 35 euro ordainduta. Txartelak leku eta ordu horretan bakarrik salduko dituztela ohartarazi dute antolatzaileek, eta autobuseko lekuak zozketa bidez adjudikatuko dituztela.

Ostegunean banatuko dituzte Literatur Lehiaketako sariak
Udaletxeko areto nagusian izango da ekitaldia, 18:30ean hasita.

Iturzaeta eskolako argiteria aldatzeko lanak lehiaketara atera ditu Getariako Udalak
Udalak aurreratu duenez, lanak gauzatzeko aurrekontua 53.902 eurokoa da, baina adjudikazioaren prezioa alda daiteke, enpresen eskaintzaren arabera. Lanak nork egingo dituen hil honetan erabakiko duten arren, udan gauzatuko dituzte obrak.

Axen eta Joxe Mari anaiek irabazi dute XX. Garagardo Azokako Mus Txapelketa
Gaur herri bazkaria egingo dute Munoako karpan, baina dagoeneko ez da gelditzen txartelik. Iluntzean, 22:00etan hasita, Kenbat taldeak kontzertua emango du.

Getariako Udalak jostunak behar ditu Elkanoren Lehorreratzea prestatzeko
Animatzen diren herriko jostunek turismo bulegoan eman dezakete izena hilaren 24ra bitartean, bertara joanda, 943-14 09 57 telefono zenbakira deituta edo 'infoturismo@getaria.eus' helbidera idatzita.