
Urteko jokalari onenen sariak banatu ditu Iraurgi saskibaloi klubak
Azkoiti-Azpeitiko Iraurgi saskibaloi klubak denboraldi amaierako bazkaria egin zuen larunbatean, Loiola hotelean, eta ondoren, urteko jokalari onenen sariak banatu zituzten.

Zuhaitza botata, agur Urrestillako sanjoanei
Festetako azken eguna iritsita, bota dute egunotan Urrestillako erdigunean izan den zuhaitza. Aurrez, patata tortilla lehiaketa eta areto dantzen emanaldia izan dira, besteak beste.

Betisek irabazi du 2010eko mutilen Domusa Teknik Azpeitia Cup txapelketa
Eguerdian jokatu dute finala, eta Betis izan da txapelketako garailea, Celta 2 eta 1 mendean hartuta. Kopako finala, bestalde, Leganesek irabazi du, Alavesi 2 eta 1 aurre hartuta.

Festa giroan murgilduta jarraitzen dute Urrestillan, San Joan Txiki egunez
San Joan Txiki eguna dute gaur Urrestillan, eta besteak beste, sagardo dastaketa eta haurrentzako puzgarriak izan dira gaurkoan han. Bihar izango dute festetako azken eguna.

Eguraldi makurrarekin bada ere, Tren Txikien Topaketa egiten ari dira Iraetan
11:00etatik 13:00etara nahiz 16:30etik 19:00etara izango da topaketa, eta herritarrek trenetan ibiltzeko aukera dute euro baten trukean Iraetako zirkuituan.

Hutsik gelditu da Zestoako kiroldegian estalki berria eraikitzeko lanen lehiaketa
Udalak hilaren hasieran atera zuen lehiaketara pilotaleku gaineko teilatua nahiz kanpoko estalkia desmuntatu eta eremu guztia estaliko lukeen teilatu berria eraikitzeko proiektua. Ez da enpresarik aurkeztu lehiaketara, eta aurrekontua egokitu ondoren, udalak berriro zabalduko du deialdia.

Oñatzen ere, suaren epelean ospatu dute San Joan bezpera
Oñazko tontorraren ondoan piztu dute sua, eta han elkartu dira hainbat eta hainbat auzotar San Joan bezperaz gozatzeko.

Kartoizko eskulanen erakusketa zabalduko dute astelehenean, Zestoan
3Z taldeko kideek kartoizko altzariak egiteko ikastaroa gauzatu dute, eta han sortutako eskulanak ikusi ahal izango dira ekainaren 27tik 29ra, jubilatuen tabernan.

Hasi dira karta joko txapelketa jokatzen Beizaman
Punttu, eskoba eta mus txapelketako kanporaketak jokatu dituzte asteburuan Beizaman. Uztailaren 2an izango dira finalak, 17:00etan hasita.

Bi autoren arteko istripua izan da Azkoitiko sarreran, eta itxita dago errepidea
17:50 inguruan bi autok talka egin dute Azkoitiko sarreran, Txiki Golf parean, eta gutxienez pertsona bat zauritu da. Itxita dago errepidea.

Artisauek izena eman dezakete uztailaren 3an Beizaman egingo den azokan
10:30etik 14:30era egingo dute azoka berezia Beizaman. Ekintzan parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman behar dute.

Migratzaileen eskubideak aldarrikatzeko, ibilaldia egingo dute Azkoitia eta Azpeitia artean
Jesusen Lagundiaren gizarte arloko erakundeek antolatuta, hamar kilometroko ibilbidea osatuko dute igandean. 10:30ean abiatuko dira Aizpurutxotik, eta Loiolan amaituko dute martxa. Ukrainako, Siriako eta beste herrialde batzuetako errefuxiatuek parte hartuko dute ekintzan.