
Urteberri egunean ez da izango hondakinak biltzeko zerbitzurik
Urtarrilaren 2an itzuliko da berriz ere ohiko zerbitzua ordutegi eta maiztasun berarekin.

Orioko kanpoko barran korrika zebilen arraunlari bat bota du olatuak
Anbulantziak bertaratu dira, buruan kolpe handia hartu baitu lekukoen arabera. Haien esanetan, Zarautz Arraun Elkarteko sei arraunlari korrika saioa egiten ari ziren kanpoko barrako goiko aldean, eta halako batean olatuak bat bota egin du beheragoko partera.

TraK Physio: fisioterapiari 360 graduko bira bat
Inteligentzia artifiziala eta sakelako telefono kamera erabiliz fisioterapia errehabilitazioa ahalbidetzen duen plataforma berritzailea sortu dute, ariketak identifikatu eta zuzenketak azaltzeko.

Ikusi TOKIKOM Sarien banaketa streaming bidez
Arratsaldeko 19:00etan hasiko da sari banaketaren emisioa. Sartu webgunera eta bertan izango duzue saioa ikusgai.

«Oso maitea dugu Aristerrazuko plaza ahizpak eta biok»
Larunbat honetan Carlos Nuñez gaiteroak Aian eskainiko duen kontzertuan izango da Itsaso Elizagoien (Etxalar, 1995); galegoaren kantuak trikiti soinuz alaituko ditu nafarrak.

Ainhoa Mujika eta Iñaki Iturain saritu dituzte aurtengo Euskaraz Gazte literatur lehiaketan
Atzo banatu zituzten Euskaraz Gazte literatur lehiaketako sariak Orioko kultur etxean. Epaimahaiko kideak, "pozik" agertu dira lehiaketara aurkeztutako lanen kopuru eta kalitateagatik. Azaldu dutenez, aurkeztu diren lanetan, "denetarik" egon da aurten. "Istorio gozoak, garratzak, umorezko kontakizunak bertsotan nahiz prosan, historian atzera eramaten gaituztenak". Nabarmendu dute, gainera, jende gazte berria inguratu dela aurten lehiaketara, "gehienak emakumeak".

Orioko Txurrumuski taldeak jasoko ditu aurten Errege Magoen gutunak
Herriko frontoian izango dira Txurrumuskiko kideak urtarrilaren 3tik 5era bitartean, herriko txikien gutunak postontzian jaso eta Errege Magoei helarazteko.

Asteartean bedeinkatuko dituzte Orioko ontziek irabazitako 21 banderak
Arantxa Segurola izango da aurten egingo den ekitaldi itxiko amandrea.

Urpekaritzan trebatzeko aukera izan dute hainbat lagunek Zumaiako arranplan
Olarru subek antolatuta, urpekaritza bataioak egiteko aukera izan da arratsaldean zehar Arbustaingo arranplan.