
Emaitza onak lortu baino, kirol modalitate batean hasteko konbitea
Pandemiak behartutako bi urteko hutsartea eta gero, Zumaiako Triatloi Taldeak haurrei zuzendutako duatloia antolatu du beste behin ere Alai auzategian. Guztira, 50 bat haurrek hartu dute parte, eta emaitzak lortzeak garrantziarik ez du izan gaur.

Burdina burdinaren kontra Santa Marina jaietan
Zarauzko Santa Marina kalean antolatutako festek ez dute etenik. Gaur eta bihar ere ekitaldiz betetako egitaraua izango dute kaleko bizilagunek eta, oro har, bertaratuko diren guztiek.

500 metroko distantzian arituko da Iñigo Peña asteburuan jokatuko den Munduko kopan
Datorren asteburuan, maiatzaren 20tik 22ra bitartean Racicen (Txekiar Errepublika) jokatuko den piraguismoko Munduko kopan arituko da Iñigo Peña piraguista zumaiarra. Oraingo honetan K2 500 metroan arituko da Lazaro Lopez gaztearekin.

Unesco Eskola Elkartuen sareko topaketak egingo dira Zumaian uztailean
Nazioarte mailako ehun profesional inguru bilduko ditu uztailaren 4tik 7ra bitartean Zumaian egingo den Unesco Eskola Elkartuen sareko XXXIII. topaketan. Hezkuntza alorreko transformazioa izango dute hizpide jardunaldi hauetan.

Zabalik da Flysch Trailerako izen-ematea
Urriaren 2an jokatuko dute XIII. Zumaia Flysch Trail lasterketan, eta han parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena, lasterketaren webgunean zein Kronoak.com atarian.

Gaur zabalduko dute Flysch Trailerako izen ematea
XIII. Zumaia Flysch Trail lasterketan parte hartu nahi dutenek badute izena emateko data: gaur irekiko du izena emateko epea antolakuntzak.

Zilarrezko domina irabazi du Zumaiak Euskadiko trainerilla txapelketan
Ondarroan jokatu da asteburuan Euskadiko trainerilla txapelketa. Larunbatean txapelketarako sailkatze estropada jokatu zen; igandean, berriz, banderak eta dominak izan dira jokoan.

Umeen duatloia egingo dute bihar Alai auzategian
Pandemiak behartutako etenaldiaren ondoren, bueltan da Zumaiako Triatloi Taldeak antolatzen duen Umeen duatloia. Kirol jarduera honen seigarren edizioa bihar egingo da, ohi bezala, Alai auzategian.

Beteranoen Kontxako estropadan parte hartuko du Zumaiako traineruak
Beteranoen XI. Kontxako estropada jokatuko da larunbat arratsaldean Donostian. Zumaiako trainerua izango da parte hartuko duen ontzietako bat.

Getariako Triatloiak eragina izango du eskualdeko trafikoan
Getariako triatloia dela eta, trafikoan aldaketak izango dira larunbat honetan. Arratsaldean, zenbait tartetan, Zumaia inguruko zenbait errepide itxita egongo dira.

Oikiako hondakin urak biltzeko proiektua jendaurrean jarri du URA agentziak
Oikia auzoko eta Xey industrialdeko hondakin urak biltzeko proiektua diseinatu du URA-Uraren Euskal Agentziak. Proiektua jendaurrean jarri du orain.

Mendi tontorrean ospatu dute Indamendi Eguna
Indamendi bazkunaren 50. urteurreneko ekintzei hasiera eman zieten atzo festa giroan.