
Naroa Agirrek Bizkaia Txapelketako finala jokatuko du igandean
Olatz Arrizabalaga izango du bikote lehian, eta Leire Garai eta Maite Ruiz de Larramendi izango dituzte aurrez aurre. Bilboko Miribilla pilotalekuan izango da norgehiagoka, 12:00etan hasita. Hirugarren postua lortzeko lehian ariko da Oihana Orbegozo azpeitiarra.

Udal instalazioak hamabost egunez ixtea erabaki du Azpeitiko Udalak
Azpeitiko egoera "oso larria" dela iritzita, Jaurlaritzak ezarritakoak baino neurri zorrotzagoak hartzea erabaki du Azpeitiko Udalak. Udal instalazioak ixteaz gainera, bertan behera geldituko dira datozen hamabost egunetarako antolatuta zeuden ekitaldi guztiak. Herriko hezkuntza zentroekin, eragileekin eta lantokiekin ere harremanetan dago udala, eta haien jarduera murriztea eta prebentzio neurriak zorroztea aztertzen ari dira.

Ezohiko sansebastianak, baina danbor hotsa nonahi
Azpeitian hainbat lagunek egin zuten bat kaleko bozgorailuetatik eta Naiz irratitik entzun ahal izan ziren danborradako doinuekin atzo gauean. Herritar batzuk danborradako jantziak soinean zituztela atera ziren, gainera, balkoietara eta leihoetara.

Herriko bozgorailuetatik eta Naiz irratitik entzun ahal izango dira danborradako piezak gaur gauean
23:45ean hasita, danborradako hainbat pieza entzun ahal izango dira herriko bozgorailuetatik eta Naiz irratitik (91,8 FM frekuentzia), eta herritarrek danborrak balkoietatik astintzeko aukera izango dute. Behin egitasmoa bukatzean, isiltasuna mantentzeko deia egin du udalak.

Ane Bastida: "Barru guztiak mugitu dizkidan zurrunbiloa izan da Hesian"
Hamabost urteren ostean, Hesian taldeak bukatutzat eman du ibilbidea. Atzo, igandearekin, jakinarazi zuen erabakia taldeak sare sozialen bidez, eta asko eta asko izan dira albistea penaz hartu duten eta taldeari babesa agertu dioten zaleak. Ane Bastida (Azpeitia, 1987) taldeko baxu-jotzailea izan da azken bost urteetan. "Hunkituta" dago, agurra iragartzen den egunak "halakoak" izaten direlako.

Etxeberria eta Otaegi nahiz Urra nagusi, herri kirol txapelketetako Aizarnako jardunaldian
Aizarnan izan dira gaur Binakako Aizkolari Txapelketako eta Urrezko Harri-jasotze Txapelketako saioak. Aizkoran, lehia estua izan da, baina Joxean Etxeberria eta Unai Otaegi nagusitu dira. Harri-jasotzen, berriz, Mikel Lopetegi 'Urra' aise nagusitu da.

Mailari eustea lortu du Azkoitia-Azpeitia ISBk
Atzo jokatu zuen ISBko emakumeen lehen taldeak denboraldiko hamaseigarren jardunaldia Avilesen kontra, eta han lortutako garaipena tarteko, mailari eustea lortu du Andoni Lazkanok gidatzen duen taldeak. Gaur-gaurkoz A taldeko sailkapeneko hirugarrena da Azkoitia-Azpeitia ISB.

Auto batek ume bat harrapatu du Azpeitiko Euskal Herria auzoan
11:30 inguruan jazo da ezbeharra, eta larrialdi zerbitzuak eta Ertzaintza joan dira umea artatzera. Uztarria.eus-ek jakin ahal izan duenez, arriskutik kanpo dago umea.

Hilaren 25etik 27ra 'Nafarroako errenazimendua' erakusketa izango da ikusgai Zestoan
Urolako Napar Zuzterrak kultur elkarteak (UNZ) antolatuta, jarriko dute erakusketa Alondero aretoan. Zestoan erakutsi ostean, Azkoitian eta Azpeitian ere jarriko dute ikusgai erakusketa.

Azpeitiko Udala hasi da ostalariei dirulaguntzak ematen
Udalak jakinarazi duenez, ostalariek 63 dirulaguntza eskaera egin dituzte, eta horietatik 47k betetzen dituzte baldintzak. Horietatik 11k oinarrizko 600 euroko laguntza eskuratuko dute, eta beste 36k mila eurora arteko dirulaguntza.

Zaintza erdigunean jartzea eta baliabide publikoak aldarrikatzeko kotzentrazioa egin dute Azpeitian
Sortuk deitutako deialdiari erantzunez, dozenaka lagun elkartu dira San Martin egoitzaren atarian. Han elkartutakoek salatu dutenez, adinekoak ondo zainduta egoteko beharrezkoak diren baliabideak ez dira iristen, eta horiek babesa agertu diete zaintzaren eremuan lan egiten duten pertsona guztiei.

Hamar urte bete ditu Azpeitiko Sanagustin kulturguneak
2010eko abenduaren 11n zabaldu zuten kulturgunea, herriko eragileek eta hainbat erakundetako ordezkarik parte hartu zuten ekitaldiarekin. 2011ko uztailean Kultur Mahaiak sortutako Kulturaz kooperatibak hartu zuen Sanagustin kulturgunearen kudeaketaren ardura. Hamar urteotan ehunka ekitaldi izan dira kulturgunean.