
Joxe Takolo bekaren aurtengo deialdia ireki dute
20. urteurrena beteko du aurten Azpeitiko Udalak, Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Euskal Mendizale Federazioak goi-mendia, abentura, zientzia, esplorazioa eta dibulgazioarekin zerikusia duten proiektuak bultzatzeko ematen duten bekak. 3.000 euro jasoko ditu 2021eko bekaren irabazleak eta maiatzaren 21era aurkez daitezke proiektuak.

Uraren hornidura sarea hobetzeko lanak, Azpeitiko Landeta auzoan
Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren bidez gauzatuko dute proiektua, eta lanek 96.255,47 euroko aurrekontua izango dute.

Bertso goseak bete du Zestoako kiroldegia
300dik gora bertsozale elkartu dira kiroldegian, Erniarraitzen Bertso Urtie egitasmoaren laugarren saioa jarraitzeko.

Erremonteko Oriamendi Txapelketa irabazi du Beñat Segurola aizarnazabaldarrak
Zaldua I.arekin bikotea osatuta, 40 eta 26 gainditu zituzten Goikoetxea V.a eta Jagoba Labaka azpeitiarra atzo, Galarreta pilotalekuan jokatutako finalean.

Memoriaren zuloan ez galtzeko enegarren aldarria
Justizia, aitortza eta memoria eskatu dituzte beste behin Pasaiako segadan hildakoen senideek, 37. urteurreneko ekitaldi nagusian.

Ertzaintzak bost lagun identifikatu ditu Zestoako GKSk deitutako elkarretaratzean
Deitzaileek "gogor salatu" dute gertatutakoa. Pandemia sasoiko "aterabide poliziala" eta "gazte kriminalizazioa" salatzeko egin duten mobilizazioa baimenik gabe egitea egotzi diete poliziek. Zestoan elkarretaratzeak egiteko baimena eskatzeko "ohiturarik ez dagoela" azaldu du Zestoako GKSk eta manifestatzeko duten zilegitasuna aldarrikatu du.

Atzeratu egin dute Arroa Behean larunbatean egitekoak ziren txirrindulari lasterketa
Pandemiaren eraginez ezarri diren mugikortasun murrizketak direla-eta hartu dute erabakia antolatzaileek eta Gipuzkoako federazioak. Momentuz ez dute zehaztu proba egiteko data berririk.

Itzali dute Altuna y Uriaren Basarteko biltegian piztu den sua
09:25 aldean gertatu da, makina batek su hartu ondoren. 10:00ak pasatxorako lortu dute itzaltzea. Inork ez du minik hartu.

'Pornoa hemen da!' hitzaldia emango dute etzi Aizarnan, LHko gurasoei zuzenduta
Axier Baglietto izango da hizlaria, Kultur Etxean, 17:30ean hasita. Entzule kopurua mugatua izan da eta joan nahi dutenek aurrez eman behar dute izena.

Zea Maysek 'Atera' aurkeztu du Azpeitian
Soreasu antzokian kontzertua eman zuen zapatuan Bilboko taldeak, sarrera guztiak agortuta.

Gimnasioan bete beharreko segurtasun eta garbitasun neurriak gogorarazi ditu Aizarnazabalgo Udalak
Bestetik, yoga klaseak hil honetan hasi nahi dituzte Lauburun, "taldea osatuz gero". Interesa dutenek liburutegian eman behar dute izena.

Bukatu dituzte irisgarritasuna hobetzeko lanak Karmelo Etxegarai ikastolako Perdillegiko eraikinean
Sarrera nagusian eskailerak berritu, oinezkoentzako eta ibilgailuentzako arrapala bana eraiki, eta autobus geltokian estalpea jarri ditu Azpeitiko Udalak.