
Zarautz bigarren KAE1 ligako jardunaldian; Zumaia hirugarren ETE ligan
Castro Urdialesen jokatutako estropadan bigarren egin dute Zarautz Gesalaga Okelan traineruko arraunlariek, Sanpedrotarraren atzetik. ETE ligan, berriz, hirugarren sailkatu da Delteco Zumaia. Bihar Elantxoben izango dute estropada.

Bost kontzertuk osatuko dute VII. Flysch organo zikloa
Gaur hasiko da Orion, eta hilabetean zehar geldialdiak egingo ditu Zumaian, Deban eta Getarian.

San Pedro Egunez, festa giroa nagusi bailarako zenbait auzo eta herrietan
Eskualdeko auzo eta herri ugaritan ospatzen dira sanpedroak: Andatzan, Beizaman, Elkanon, Orion eta Zumaian. Festetako egun handia gaur ari dira ospatzen, eta goizean goizetik jarduera ugari izan da tokian tokiko udalek zein elkarteek antolatuta.

'Zarata' ekimenak geldialdia egingo du bihar Zumaian, LGTBI+ kolektiboaren bizipenak zabaltzea xede
Zarata proiektua bihar, astelehenarekin helduko da Zumaiara. Hodei Arrastoak zuzendutako ekimenak LGTBI+ kolektiboaren parte diren norbanakoen errealitatea bistaratzea du xede, eta Harrotasun Egunaren bezpera baliatu dute herrira ekartzeko. Audiogida erako erakusketa izango da, eta Alondegiko Oxford aretoan 45 minutuko ibilbidea egitera gonbidatuko dituzte entzuleak.

Jesus Mari Larrazabal zena oroituko dute bihar
Hilaren 29an urtebete beteko da Jesus Mari Larrazabal filosofo eta politikari zumaiarra zendu zenetik. Haren gertukoek eta lankide izandakoek sorterrian oroitzapen ekitaldi xumea egingo diote bihar, igandea.

Zumaiako Udalak eta PuntuEus Fundazioak hitzarmena sinatu dute, euskara ingurune digitalean sustatzea xede
Udalak erraztasunak emango ditu entitateen digitalizazioan euskara lehenesteko, .eus domeinua urtebetez ordainduko baitie herriko 100 entitateri. Ingurune digitalean ere euskararen erabilera kaleko erabileraren parekoa izan dadin jarri dute martxan dinamika.

Odriozola eta Iribar garaile Zumaiako esku pilota txapelketa herrikoian
Atzo arratsaldean Odieta pilotalekuan jokatu ziren esku pilota txapelketa herrikoiko partidak. Kirolarien gertukoak eta pilotazale ugari bertaratu zen azken bi partidak gertutik jarraitzera, eguraldia lagun.

Giro ederrean jokatu Zumaiako IV. Emakumezkoen pala txapelketako azken partidak
Emakumeon* Etxeak antolatutako pala txapelketaren azken partidak jokatu ziren atzo Odietan. Herritar ugari bertaratu zen finalaurrekoetako eta finaletako kirolariak animatzera, eta giro ederrean jokatu ziren norgehiagokak. Telletxea Andueza - Urbieta Loyola eta Azkoaga Elejondo - Martinez de Cabredo bikoteak izan ziren garaile.

Getariako Iribarrena kaleko edukiontziak kenduko dituzte hiruzpalau astez, lanak direla eta
Lanek iraun bitartean, portuko edukiontziak erabili beharko dituzte Iribarrena kaleko bizilagunek. Ez da beharrezkoa izango txartela eguneratzea.

Mady Diame garaile Gipuzkoako boxeo txapelketan
Zumaia Cuban Boxing klubeko boxeolariak irabazi egin zuen borrokaldia Daniel Pozosen aurka. Aitzuri frontoian atondutako ringetik gertu jarraitu ahal izan zuten jaialdia zaleek. Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea.

Gaurtik 1.200 deskontu txartel eskuragai izango dituzte zumaiarrek, herriko komertzioa indartzeko
Turismo Bulegoan eskuratu ahal izango dira bonoak, 30 euroren truke. Kanpainan parte hartu duten establezimenduetan erabili ahal izango dira, 40 euroko balioarekin.

Baztanera irteera antolatu dute Zarauzko Udaberri jublatu elkartekoek hilaren 19rako
Elizondo eta Amaiur bisitatuko dituzte. Irteeran parte hartu nahi dutenek maiatzaren 11 izango dute izena emateko azken eguna.