
Azkoitiko Torre Zuri erakustokian '1620ko Loraldia. Nafarroako Errenazimentua' erakusketa jarriko dute asteburuan
Ostiral arratsaldean zabalduko dute '1620ko Loraldia. Nafarroako errenazimentua' erakusketa eta igandera bitartean egongo da ikusgai Torre Zuri erakustokian.

Urrezko aizkora eta harri jasotze txapelketetako saioak jokatuko dira igandean Aizarnan
Urrezko Binakako Aizkora Txapelketako, eta Urrezko emakumeen eta gizonen harri jasotze txapelketetako kanporaketa saioak jokatuko dira igandean, 12:00etan, Aizarnan. Pandemia egoera tarteko, eta segurtasun neurriak bermatzeko, ikuslerik gabe jokatuko dira herri kirol saioak, Zestoako Udalak jakinarazi duenez. Gero, ETB 1en emango dute Aizarnako herri kirol saioa.

Aizarnabalen gaur ari dira baheketa masiboa egiten
Aurreikusi baino ia ordu erdi beranduago hasi dira PCR probak egiten Aizarnazabalen. 09:00etan hasi behar zuten Aizarnazabalgo herritarrei probak egiten Lauburu eraikinean, baina materiala iritsi zain egon dira osasun langileak lanean hasteko. Bitartean, Laubururen kanpoaldean proba egitera joandako herritarren ilara luzea sortu da.

17,1 milioi euroko aurrekontu orokorra onartu du Azkoitiko Udalak 2021erako
EAJren, Azkoitia Bairen eta PSE-EEko aldeko botoekin onartu dira 2021eko aurrekontu orokorrak; EH Bildukoak abstenitu egin dira. 17.171.284 eurokoa da hori, eta Azkoitiko Udalaren, Zubiaurre-Elkargunearen, San Jose egoitrzaren eta Azkoitia Lantzen SAren aurrekontuak batzen ditu. Azkoitiko Udalaren aurrekontu propioa 15.245.000 eurokoa izango da datorren urtean.

Zestoako Udalak aho batez onartu ditu 2021eko udal aurrekontuak
EH Bildukoen eta EAJkoen onespenarekin, datorren urterako 5.591.424 euroko aurrekontua izango du Zestoako Udalak. Udaleko bi aldeak pozik agertu dira "elkar hartuta" onartu dituztelako kontuak. Pandemiak baldintzatutako aurrekontuak direla nabarmendu du Mikel Arregi alkateak. Inbertsioetarako 651.000 euroko aurreikusi dituzte.

Aizarnazabalen liburutegia, gimnasioa eta tabernak ixtea erabaki du udalak, COVID-19ak herrian eragin duen egoera tarteko
Aizarnazabalgo Udalak bandoa kaleratu du COVID-19ak herrian eragindako egoeraren aurrean hartu dituen hainbat erabakiren berri emanez. Gaurtik hasita, liburutegia eta gimnasioa itxi egingo dituzte jendearentzat eta tabernak ixtea agindu du.

KEA ahots taldeak kontzertua eskainiko du larunbatean, Azkoitiko parrokian
Javier Bello-Portu orkestra zuzendari eta konpositore zenaren jaiotzaren mendeurrena kontuan hartuta prestatu du errezitaldia KEA ahots taldeak. Ganbera-abesbatzaren kontzertua doan izango da, 20:00etan hasita.

Ahots baten sormen topaketak egiten ari dira Dinamoan
Mintzola ahozko lantegiak antolatuta Ahots baten sormen topaketak egingo dituzte gaur eta bihar, Azpeitiko Dinamoa sormengunean. Seigarren edizioa dute Ahots baten topaketek, eta aurreneko aldiz ari dira egiten Dinamoan. Parte hartzen ari diren hogei gazteek antzerkian, kantagintzan, bertsolaritzan eta kontalaritzan murgiltzeko aukera izango dute.

HARA! Errigoraren azken kanpainako 636 saski banatuko dira eskualdean
Errigoraren aurtengo 'Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka' kanpaina bukatuta, saskien banaketari ekin diote antolatzaileek. Urola Kostako sei herritan egin dute kanpaina eta 636 saskiren eskaria jaso dute, guztira. Izurritea tarteko, aurtengoa kanpaina berezia izan dela azaldu dute, baina emaitza bikaina izan du: 302.000 euro bildu dituzte Nafarroa hegoaldean eta erdialdean euskarari hauspoa ematera bideratzeko.

EH Bildu nagusi Zestoan, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan
Zestoan EH Bilduk eskuratu ditu boto gehien, 844. Bigarren indarra EAJ izan da, 614 boto lortuta. 2.759 herritar zeuden gaur botoa ematera deituta Zestoan. 2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetatik parte hartzeak bost puntu behera egin du Zestoan.

EH Bildu nagusi Errezilen, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan
Errezilen bukatu dute boto kontaketa. EH Bilduk eskuratu ditu boto gehien Errezilen, 183 boz. Bigarren indarra EAJ izan da, 93 boto lortuta. 439 herritar zeuden gaur botoa ematera deituta. 2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetatik parte hartzeak gora egin du Errezilen; %64,24 izan da.

Ogi artisauari buruzko saioa egin dute Urola Gustagarriren barruan
Urola Gustagarriren aurtengo saioa berezia eta berria izan da. Ogi artisaua gai hartuta egin zuten atzo Azpeitiko Azoka Plazan. Aurrez izena emanda zeudenek etxetik jarraitu ahal izan zuten Solaka, Irure Txiki eta Mokoroa okinen eta Aitziber Aizpuru nutrizionistaren solasaldia.
Hobeto jarduteko hondar aleak batuz
Nerea Uranga. Urola Kostako HITZAko zuzendaria