
"Inguruko herriekin zerbait mugituko da datozen urteetan"
Udaren atarian, sasoiko dago Larraina Euskara Taldea: bertso afaria egingo dute bihar, Xabier Leteri buruzko solasaldia uztailean, eta udazkenerako gai potoloak dituzte prest.

Patxi Frances: "Kolore honek irabaztea eskatzen du"
Atzoko errezibimendua amaitu zenean, gustura ziren Orio Arraunketa Elkarteko nesken traineruko entrenatzailea eta arraunlaria. Gustura, baina lanean gogor jarraitzeko asmo irmoarekin, "Oriok irabaztea eskatzen baitu", Francesek azpimarratu zuenez.

270 lagun abiatu dira goizaldean Zazpi Kurutze ibilaldi neurtua egitera
55 kilometroak osatu eta plazara iristen lehenak hiru azkoitiar izan dira, 10:30ak inguruan. Ekaitza, tximistak eta ondoren eguzkiaren beroa hartuta, tantaka-tantaka ari dira mendi martxa osatzen 24. edizioko partaideak.

Nuarbetarrek giro onean hasi dituzte Trinitate jaiak
Batzuk zezenaren aurrean korrika, eta besteak haiei begira; horrela hasi dituzte auzoko festak bi urteko etenaren ondoren Nuarben, eta hiru egunetan izango da zer gozatua. Gaur, adibidez, 19:00etan poteoa egingo dute Azpeitiko Kantu Jira taldearekin; 20:30ean, herri afaria izango da; eta gauean, 23:30etik aurrera, Garilak 26 musika taldea.

Gipuzkoako Herritartekoko gomazko paletako finalean izango da Azkoitia
Joanekoan bezala, gaur ere mendean hartu du Azkoitiak Astigarraga, goizean Gurea pilotalekuan jokatutako finalerdian hiru partidetatik bi irabazita. Hala, hirugarrenez jarraian finala jokatuko du datorren asteburuan. Bihar jakingo da Donostia ala Hernani izango duen aurkari. Finalean "izerdi asko" atera beharko dutela aurreikusi dute azkoitiarrek.

Orioko Ahalduntze Eskolak ekainaren 15erako deitu du berriz Emakumeen Mahaia sortzeko bilera
Berez maiatzaren 12an ziren egitekoak bilera, baina hura bertan behera utzi zuten. Emakumeen Mahaia sortzea proposatzen dute "emakumeen parte hartzea ezinbestekoa delako berdintasun politikak herritik eraiki ahal izateko". Berdintasun politiketan "eragin nahi duten" norbanako eta taldeetako ordezkariek har dezakete parte bileran.

Azpeitiak 2-1 hartu du Tolosa mendean eskuzko Gipuzkoako Herriarteko finalerdien lehen jardunaldian
Beotibar pilotalekuan jokatu zituzten partidak atzo, larunbata, 18:00etan hasita. 22-1 irabazi zuten aurreneko lehia azpeitiarrek, 19-22 galdu bigarrena, eta 22-10 irabazi, hirugarrena. Gaur zortzi Azpeitian erabakiko da finalera zer herri pasatuko den, baina azpeitiarrek oso bideratuta utzi dute finalerdia.

Gozategi taldeak Orioko Gaztetxean kontzertua eskainiko du aurreneko aldiz
Gaztetxeak 12. urteurrena ospatuko du, eta musika taldea, berriz, bere 30. urteurreneko kontzertu bereziak ari da eskaintzen. Kontzertua ekainaren 30ean izango da, eta sarrerak gaurtik salgai daude.

Adinekoen eguna ospatuko dute igandean Getarian
Guraso Elkarteak egun osoko egitaraua prestatu du herriko edadetuentzat, eta aurtengo omenduak zein izango diren ere jakinarazi du: Felisa Ganboa Gorostiza, Isabel Berasaluze Uzin eta Jose Azkue Iribar.

Palazka, oroitzapen bizi eta alai bila
Harrera ona izaten ari da lagun talde batek Getarian sortu berri duen Nerea eta Andoni Pala Memoriala; izena emateko epea amaitzear dela, hainbat xehetasun eman dute antolatzaileek.

Joseba Sarrionandia eta Aresen 'Munduari bira eman zion ontzia' ipuin ilustratua aurkeztuko dute asteartean Getarian
Lana 19:30ean aurkeztuko diete herritarrei Iturzaeta aretoan; aurrez, erakusketa zabalduko dute liburuko ilustrazioekin, Gure Txeru elkartearen egoitzan, 18:00etatik 19:00etara.

Gaurtik aurrera Getariako portuko komun publikoak urte osoan egongo dira zabalik
Udalak azaldu du "herritarren eskariari erantzunez" erabaki duela hondartzako Gurutze Gorriko eraikineko komunak egunero zabaltzea. Hala, herriguneak bi komun publiko izango ditu hemendik aurrera, Kale Nagusian ere badaudelako.