
Ongizate gehigarria banatu du Urola Kostako Hitzak egunkariarekin batera
Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) osatu du gehigarria, eta Urola Kostako hainbat profesionalen eskaintza eta osasun joera nagusiak bildu ditu bertan.

Euskararen aldeko uholde bihurtu da 22. Korrika Errezilen, Azpeitian eta Azkoitian
Gaur, ostirala, 12:30 pasatxo zirenean iritsi da Errezilera 22. Korrika, handik Azpeitirako bidea hartu du, eta herri hori zeharkatu ondoren Azkoititik igaro da. Jendea batuz joan den heinean, euskararen aldeko aldarria uholde bihurtu da milaka pertsonek parte hartuz.

22. Korrikarekin bat egin dute herritarrek Zestoatik hasi eta Oriora arte
Goizaldean iritsi da 22. Korrika eskualdera, Debatik barrena. Zestoarrek hartu dute lekukoa, eta kilometro dezente egin ondoren, zumaiarrek jarraitu dute euskararen aldeko aldarria lasterketa eramaten. Herrigunean ibili ondoren, kostako errepidetik Getariara eta Zarautzera iritsi da jende uholdea, eta azkenik, Oriora, 05:00ak aldera. Usurbil aldera jarraitu du lekukoak. Ikusi hemen herriz herrikako argazki bildumak.

Euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatu dute bailarako haurrek eta gazteek ere
22. Korrika Donostiara bidean da eskualdea atzean utzita, eta Korrika Txikiek ere dagoeneko eman dute berena. Atzo egin zituzten Zumaian, Orion, Azkoitian eta Zestoan, eta gaur egin dituzte Aian, Azpeitian eta Getarian. Zarautzen, berriz, joan den ostiralean egin zuten. Ikasleek zein irakasleek parte hartu dute ekimenean, euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatzeko.

Errigoraren saski bana irabazi dute Iker Zulaikak eta Begoña Izagirrek
Erriberako produktuekin osatutako saski bana jasoko dute bi harpide horiek, eta Urola Kostako Hitza jarriko da bi lagunekin harremanetan, saskia nola eskuratu azaltzeko.

Sanisidroak ospatzen ari dira Arroabean
Haurretzako zinema izan da arratsaldean, eta txokolatadaz nahiz buruhandiez gozatu ahal izan dute bertaratu direnek. Bihar jarraituko du festak.

Maiatzaren 28an egingo dute Sanjaundegiko festetako Umeen Eguna
Jolasak, bazkaria eta Iago Magoren ikuskizuna izango dira Azpeitiko Sanjuandegi auzoko Umeen Egunean. Ekintza horiek Lehen Hezkuntzako haur guztiei zuzendutakoak izango dira. Parte hartu nahi dutenek bihar, ostirala, dute izena emateko azken eguna.

Bertan behera gelditu dira bihar Azpeitian jokatzekoak ziren pilota partidak
Jokin Altunak igandean Eibarren jokatu behar zuen neurketa bertan behera gelditu izanak Azpeitian jokatzekoak ziren partidei eragin die.

CAF-Elhuyar merezimendu saria jaso du Iñaki Azkune zestoarrak
Kultura zientifikoa sustatzea helburu duten CAF-Elhuyar sariak banatu dituzte Donostian. Elhuyarren sortzaileek jaso dute aurtengo merezimendu saria, eta hastapenetako kide horietako bat da zestoarra.

Eskubaloiko Erreginaren Koparako bi abono zozkatuko ditu HITZAk
Donostian jokatuko da eskubaloiko Erreginaren Kopa. Bi abono zozkatuko ditu Urola Kostako Hitzako bazkideen artean.

'Ogi apurrik ez! Elkartasuna eta borroka' dinamika amaitutzat eman du Kontseilu Sozialistak
Martxoan abiaturiko 'Ogi apurrik ez! Elkartasuna eta borroka' dinamikari amaiera emateko, ondorengo bideoa prestatu du Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak.
Gutuna: Mendian errespetuz
Aiako Saberri baserrikoek errespetua eskatu diete mendira joaten diren kaletarrei eta bisitariei honako gutun honetan.
Egoitza Kalera taldearen atxikimendua 'San Jose Egoitzako argi-ilun batzuk' idatziari
Azkoitiko Egoitza Kalera taldeak atxikimendua adierazi nahi dio Kepa Alberdik Azkoitiko San Jose egoitzaren inguruan egindako idatziari.
Azkoitiko San Jose egoitzako argi-ilun batzuk
Kepa Alberdik iritzi artikulua bidali dio Urola Kostako Hitzari, San Jose egoitzako langileen inguruan. Alberdiren asmoa da langile horien aldeko "ekarpen xume bat" egitea, "herritarrek langile horien egoera prekarioa ere ezagutu dezaten".
Zenbait gremioetako kideen azalpenak
Azkarateko hondakinen gunearen afera dela eta, Azkoitiko zenbait gremiotako nahiz enpresa txikitako ordezkariek eta autonomo hainbatek honako gutun hau bidali diote Urola Kostako Hitzari. Irtenbide eta informazio eske “intentziorik onenarekin” hasi zirela azaldu dute horiek, baina puntu honetara iritsita, “arazoaren konponbidea politika mailakoa” dela uste dutenez, gaiari “bere pareko soluzioa” emateko eskatzen dute.
Egoitzaren gabeziak
Azkoitiko Egoitza Kalera taldeak gutuna bidali dio Urola Kostako Hitzari: 'Egoitzaren gabeziak'.
Aurrera goaz
Iban Arregi. Berria Taldeko kontseilari ordezkaria
Gipuzkoako Foru Aldundiak Urolako bidegorria bukatzeko zatiaz emandako prentsaurrekoaz
Urolako Bidegorriaren Aldeko Taldea
Nagore Alkortaren iritzia: "70 urte, eta hemendik aurrera zer?"
Nagore Alkorta EH Bilduren datorren urteko udal hauteskundeetarako alkategaiak honako iritzi artikulu hau kaleratu du, gaur, abenduak 10, giza eskubideen aldarrikapenaren 70. urteurrena dela eta.