Eguerdira bitartean, Urola Kostan jaitsi egin da udal bozetako parte hartze datua
2023ko udal eta foru hauteskundeak

Urola kosta

Espainiako Barne Ministerioak emandako datuen arabera, 2019ko datuekin alderatuta, eguerdira bitartean jaitsi egin da udal hauteskundeetako parte hartze datua Urola Kostako herrietan. Zestoan eta Azpeitian jaitsi da gehien parte hartzea, eta Beizama da datu hori igo den herri bakarra.

Ireki dituzte eskualdeko hautetsontziak
2023ko udal eta foru hauteskundeak

Urola kosta

Goizean goiz hasi dira eskualde guztiko herritarrak beren bozka ematen, eta egunean zehar horretarako aukera izango dute, 20:00ak bitartean.