Giro bikaina izan dute Urdanetan, sanmartinetako azken asteburuan

Aiora LarraƱaga Solabarrieta 2022ko aza. 14a, 14:26

Larunbatean, oilasko biltzera atera ziren auzoko gazteak, eta dantza saio ederrak egin zituzten trikitilarien doinuen erritmoan.

Argazkiak: Edurne Albizu Lizaso

Asteburuan jai giroan agurtu dituzte Urdanetako samartinak. Ostiralean ospatu zuten San Martin eguna auzoan, baina larunbatean eta igandean festak jarraipena izan zuen. Oilasko biltzera atera ziren larunbatean auzoko gazteak, eta igandean pilota txapelketako finalak,  herri-kirol jaialdia eta Etxetxoren eta Izetaren idi pareen arteko dema jokatu ziren; iluntzean, berriz, Laja eta Lutxurdixoren erromeriarekin eman zieten amaiera samartinei, datorren urtera arte.