'Petare' liburua aurkeztuko dute ostegunean Garoa liburu dendan

Jabi Gonzalez Toston 2022ko aza. 15a, 13:00
Leire Ibarguren idazlearen Petare liburuaren aurkezpena. (Ataria.eus)

Bilgune Feministak antolatutako saioa 19:00etan izango da. Leire Ibarguren idazle azpeitiarrak azalduko du zerk eraman duen 46 urtez Venezuelan elkartasuna lantzen aritu den Miren Egigurenen bizitza liburu batean jasotzera.

Leire Ibarguren idazle azpeitiarrak idatzi duen Petare. Miren Egigurenen puskak liburua aurkeztuko du etzi Garoa liburu dendan, 19:00etan hasita. Liburuan Miren Egigurenen bizitzaren biografia jaso du hark, 46 urtez Venezuelan elkartasuna lantzen aritu den emakume bidaniarrarena.

Bilgune Feministak antolatu du liburuaren aurkezpen ekitaldia, eta herritar guztiei hara joateko deia egin die, Egigurenen bizitzak eragiten dituen hausnarketak partekatzeko.