Jokin Eizmendi bigarren, Gipuzkoako Harri Handien Txapelketan

Aitziber Arzallus 2022ko aza. 20a, 10:11

Eizmendik, iazko txapeldunak, sailkapeneko bigarren tokiarekin konformatu behar izan du, 6.275 kilo jasota. Txapela, berriz, Urdax Magunazelaiarentzat izan da. Abadiñarrak erakustaldia eman du Zizurkilgo Intxaur frontoian, eta, denera, 6.875 kilo jaso ditu sorbalda gainera. Hirugarren Iñigo Eizagirre Eiza zarauztarrak egin du, 4.375 kilo jasota.

Atzo arratsaldean Gipuzkoako Harri Handien Txapelketa jokatu zuten Zizurkilgo Intxaur frontoian, eta Urdax Magunazelaia abadiñarra (Bizkaia) izan zen nagusi, erakustaldia emanda, gainera. 6.875 kilo jasota jantzi zuen txapela. Haren atzetik, bigarren sailkatua, Jokin Eizmendi zarauztarra izan zen, iazko txapelduna. 6.275 kilo jaso zituen hark. Eta hirugarrena ere zarauztarra: Iñigo Eizagirre Eiza. Denera 4.375 kilo jaso zituen hark.

Hiru horiez gain, beste lau harrijasotzailek ere parte hartu zuten lehian: Jon Unanue Goenatxo III.a azkoitiarrak, Xabier Aranburu Guzta idiazabaldarrak, Julen Diaz urizahartarrak (Araba) eta Aimar Galarraga oriotarrak. Goenatxo III.ak laugarren egin zuen, 4.000 kilo jasota; Guztak bosgarren, 3.900 kilo jasota; Julen Diazek seigarren, 3.700 kilo jasota; eta Galarragak zazpigarren, 3.525 kilo jasota. Diaz, baina, gonbidatu gisa aritu, txapelketatik kanpo; beraz, Galarragarentzat izan zen sailkapeneko seigarren postua.

Magunazelaiak 175 kiloko zilindroarekin egindako saioan hautsi zuen lehia. Hamabi jasoaldi egin zituen, gehienek erdiak egin dituzten bitartean. Aise eraman zuen sorbaldara harria, eta jasoaldi bat bestearen atzetik egin zuen, ia geratu ere egin gabe. Eizmendik hamar aldiz jaso zuen zilindroa. 150 kiloko kubikoa hamarna aldiz jaso zuten lehen bi sailkatuek. 125 kiloko bolarekin, ordea, beste erakustaldi handi bat eman zuen Magunazelaiak, eta hor hautsi zuen erabat txapelerako norgehiagoka. Hamabost aldiz eraman du sorbalda gainera; Eizmendik, berriz, hamahiru aldiz jaso zuen.

Postua 1
2
3
4
5
Gonbidatua, txapelketatik kanpo
6
Harri-jasotzailea Urdax Magunazelaia Jokin Eizmendi Iñigo Eizagirre Jon Unanue Xabier Aranburu Julen Diaz Aimar Galarraga
200 kiloko errektangularra 7 jasoaldi 7 jasoaldi 3 jasoaldi 4 jasoaldi 5 jasoaldi 4 jasoaldi 3 jasoaldi

175 kiloko zilindroa

12 jasoaldi 10 jasoaldi 6 jasoaldi 6 jasoaldi 6 jasoaldi 5 jasoaldi 6 jasoaldi
150 kiloko kubikoa 10 jasoaldi 10 jasoaldi 9 jasoaldi 6 jasoaldi 4 jasoaldi 6 jasoaldi 5 jasoaldi
125 kiloko bola 15 jasoaldi 13 jasoaldi 11 jasoaldi 10 jasoaldi 10 jasoaldi 9 jasoaldi 9 jasoaldi
Guztira 6.875 kilo 6.275 kilo 4.375 kilo 4.000 kilo 3.900 kilo 3.700 kilo 3.525 kilo