IB Sarearen XX. Topaketak egin dituzte Loiolako Gogartetxean

Urtzi Oteiza 2022ko aza. 24a, 19:15

Sektore desberdinetako eragileak bildu ditu Elkarrekin Urola Erdia Eraldatzen 2022-2027 plan estrategikoaren hausnarketa prozesuak. Guztira, Urola Erdirako bost helburu eta hemeretzi lan lerro finkatu dituzte eragileek datozen bost urteetarako.

Eskualdea "erakargarri" bihutzeko helburuarekin, hausnarketa estrategiko bateratua garatu dute Urola Erdiko enpresek, ekintzaileek, ikastetxeek, merkatari elkarteek eta enplegu, turismo eta udal ordezkariek parte hartu dute topaketan, eta horren emaitza da Elkarrekin Urola Erdia Eraldatzen 2022-2027 plan estrategikoa.

Hain justu, gaur aurkeztu dituzte plan estrategikoa eta hori hedatzeko proposamena. Guztira, 117 lagunek eta 76 eragilek parte hartu dute prozesuan, eta lan dinamika ezberdinetan banatuta, datozen bost urteetarako sei helburu finkatu dituzte: eskualdearen egitura nahiz izaera lantzea eta eragileen arteko lankidetza indartzea; azpiegituren sistema indartzea; jarduera ekonomikoa babestea, sortzea eta eraberritzea; eskualdeko hezkuntza eta prestakuntza sistema indartzea; trantsizio ekologikoa bultzatzea, eta enplegu duinaren eta kalitatezkoaren oinarriak sendotzen jarraitzea.