Larunbatean banatuko dituzte Euskaraz Gazte literatur lehiaketako sariak

Aitziber Arzallus 2022ko aza. 30a, 12:11
Iazko irabazleen talde argazkia.

Sari banaketa ekitaldia Orioko Kultur Etxean izango da, 12:00etan hasita, eta ekitaldi irekia izango da, interesa duen edonorentzat.

Larunbata, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna izango da, eta Orioko Udalak egun horretan banatuko ditu Euskaraz Gazte literatur lehiaketako sariak. Lehiaketaren 29. edizioa da aurtengoa, eta sari banaketa ekitaldia kultur etxean izango da, 12:00etan.

Epaimahaia Orioko Udaleko euskara teknikari Jabier Zabaletak, Aiako kultur teknikari Eli Lasak eta Karkara kultur elkarteko kide Rikardo Uzkudunek osatu dute, eta larunbateko ekitaldian emango dute hartutako erabakiaren berri. Ekitaldi irekia izango da, interesa duen edonorentzat.