Lorpenak ospatu eta aldarrikapenak berritu dituzte pentsiodunek Urola Kostan ere

Erredakzioa 2023ko urt. 16a, 16:22
Zarauzko pentsiodunen elkarretaratzea, gaur. (Jabi Gonzalez Toston)

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren (EHPM) deialdiarekin bat egin dute tokiko plataformek Azpeitian, Zarautzen, Zestoan eta Zumaian, eta pentsio eta zerbitzu publiko duinen aldeko mobilizazioen bosgarren urteurrena gogora ekarri dute gaur, herri horietako astelehenetako ohiko elkarretaratzeetan. Ospakizun giroa batu zaie jubilatuen eta pentsiodunen ohiko aldarrikapenei.

Pentsiodunen asteleheneroko elkarretaratzeek ospakizun kutsua hartu dute gaur Hego Euskal Herriko hainbat herritan, eta Azpeitia, Zarautz, Zestoa eta Zumaia izan dira horren erakusgarri Urola Kostan. Izan ere, bost urte bete dira pentsio eta zerbitzu publiko duinen alde mobilizatzen hasi zirenetik, eta aldarrikapenari festa gehitzeko deia egina zuen Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak (EHPM).

Hona hemen, herriz herriko elkarretaratzeen eta ospakizunen kronikatxoak eta argazkiak: