Antxoa gehien arrantzatu duten eguna izan da gaurkoa kanpaina hasi zenetik

Jabi Gonzalez Toston 2023ko mar. 15a, 14:25

115 tona tona deskargatu dituzte Getariako portuan eta arrainaren tamainarekin ere gustura azaldu dira arrantzaleak. Lonjan 1,5 euroan saldu da kiloa bataz beste.

Antxoaren kostera hasi zenetik igaro diren bi asteetan euskal ararntzaleek gehien harrapatu duten eguna izan da gaurkoa. Getariako portura, esaterako, 115 tona sartu dira portura. Euskal kostaldeko portu guztiak aintzat hartuta, berriz, 380 tona.

Gainera, eguneko gehienezko mugara iritsi dira ia ontzi gehienak, 8.000 kilora, alegia. Horren harira gogoratu behar da iaz baino antxoa gehiago arrantzatu dezaketela euskal arrantzaleek; izan ere, berdela gehiegi arrantzatzeagatik Europako Batzordeak Espainiari 2013an jarri zion zigorra nabarmen txikitu da 2022tik 2023ra. Hala, %17 gehiago arrantzatu dezakete aurten Espainiako bandera daramaten arrantza ontziek, tartean Gipuzkoakoa eta Bizkaikoak. Zehazki, 29.700 tonakoa da orotara Espainiari dagokion aurtengo antxoa kuota.

Dena den, goizaldean harrapatutako antxoa kopuruarekin ez ezik, haien tamainarekin ere gustura azaldu dira, "polita" baita Emeterio Urresti Getariako Elkano kofradiako presidentearen hitzetan, "54 ale kiloko gutxi gora behera". Bada antxoa kilo hori, euro eta erdian saldu da bataz beste lonjetan.