Diego Garciaren oroimenezko maratoi erdia, 30 urtez bidea egiten

Ane Olaizola - Urtzi Oteiza - Maialen Etxaniz 2023ko mar. 23a, 18:41

Diego Garciaren oroimenezko Azkotia-Azpeitia maratoi erdia jokatuko dute larunbatean bi herrien artean, eta aurten, berezia izango da edizioa, lasterketa entzutetsuak 30 urte beteko dituelako. 1994. urtean jokatu zuten aurreneko aldiz proba, eta Jose Antonio Zulaika azkoitiarrak ondo gogoan du lehen aldi hura, bera izan baitzen hastapenetako antolatzaileetako bat. Urte batzuk beranduago batu zen antolakuntzara Xanti Jimenez azpeitiarra, eta orduz geroztik, etenik gabe jardun dute maratoi erdia prestatzen. Probaren sorreraz, bilakaeraz eta egungo egoeraz aritu dira hizketan lagunak; nola ez, Xeye atletismo taldeko kideek gogoan izan dute Diego Garcia zena eta hark egin zuen lana.