Otañoren eta Mugertzaren arteko apustua, irudietan

Aitziber Arzallus 2023ko mar. 27a, 10:07

Eneko Otaño beizamarra nagusi izan da Ugaitz Mugertza mutrikuarraren kontra Azpeitiko zezen plazan jokatu duen aizkora apustuan. Ikusmina sortu du demak, eta jende ugari bertaratu da bi kirolarien arteko lehia bertatik bertara ikustera.

Eneko Otaño beizamarra eta Ugaitz Mugertza mutrikuarra nor baino nor aritu ziren atzo eguerdian Azpeitiko zezen plazan, eta bi aizkolariei begira dozenaka herritar. Mugertzak enbor bat gutxiago ebaki beharra zeukan arren, ezin izan zituen lanak Otaño baino lehen bukatu, eta beizamarrarentzat izan zen garaipena.

(Argazkiak: Ibon Errazu)