Larunbatean, maiatzaren 13an, Azkoitia eta Errezil arteko UK02 autobus linean arratsaldeko bi autobus zerbitzu ezeztatu egingo dituzte, Azpeitiko 23. Rallysprinta jokatuko delako. Auto lasterketa Azpeitia, Errezil eta Aizarna arteko errepidean izango da, eta horregatik eragina izango du trafikoan.
UK02 autobus lineako honako zerbitzuak geldituko dira ezeztatuta larunbatean: Azkoititik Errezilera 16:00etan eta 19:00etan irteten dutenak, eta Errezildik Azkoitirako 16:30eko eta 19:30eko autobusak.