2023ko udal eta foru hauteskundeak

Udal eta foru hauteskundeen jarraipena egingo du Urola Kostako Hitzak igandean

Erredakzioa 2023ko mai. 26a, 19:00

Webgunean argazki bildumak, bideoak, parte hartze datuak eta abar eskainiko ditu Hitzak egun osoan zehar. 20:00etatik aurrera, berriz, emaitzen berri emango du, herriz herri. Bozen biharamunean hauteskundeei buruzko egunkaria kaleratuko du Hitzak.

Etzi, igandez, izango dira udal eta foru bozak, eta Urola Kostako Hitzak hauteskunde egunaren jarraipen berezia egingo du. Zehazki, webgunean argazki bildumak, bideoak, parte hartze datuak eta abar eskainiko ditu Hitzak egun osoan zehar. Gainera, 20:00etatik aurrera, emaitzen berri ere emango du, herriz herri, eta alderdien eta alkategaien erreakzioak ere bilduko ditu. Erlo telebistan ere ikusi ahal izango dira bozen eskualdeko herrietako emaitzak.

Biharamunean bozei eskainitako egunkari berezia kaleratuko du Urola Kostako Hitzak. Zortzi orriko egunkarian, herri guztietako emaitzen berri emango du, baita foru hauteskundeen gaineko datuak ere. Halaber, webguneetan informazio osagarria ere eskainiko du Hitzak egun horretan.