Urola Kostako Hitza Gukaren harpideen datuak eguneratzen hasi gara

Erredakzioa 2023ko aza. 28a, 14:43

Urola Kostako Hitza Gukak zerbitzu hoberena eskaini nahi die bere harpideei, eta hori lortzeko beharrezkoa du datua basearen eguneraketa egitea. Horretarako, bazkideen laguntza behar du. Gainera, datu horiek eguneratuta izateak saria du. Izan ere, abenduaren 15a baino lehen eguneratuz gero, Errigoraren produktuz osatutako saski baten zozketan sartuko dira harpideak.

Bazkideen datuak eguneratzeari ekin dio Urola Kostako Hitza Gukak, eta horretarako, bazkideen laguntza behar du. Datu horiek eguneratuta, zerbitzu hobea eman ahalko du hedabideak. Gainera, datu horiek eguneratuta izateak saria du. Izan ere, abenduaren 15a baino lehen eguneratuz gero, Errigoraren produktuz osatutako saski baten zozketan sartuko dira bazkideak.

Zozketan sartzeaz gain, datuak eguneratuta izateak honako abantaila hauek ere eskaintzen ditu:

  • %30eko onura fiskala izango duzu urteroko errenta aitorpenean datu guztiak ondo jasota badaude.
  • Telefono bidez zozketetan parte hartu ahal izango duzu, ezinbestekoa delako datu basean zure nortasun agiria jasota izatea.
  • Bestelako abantailak zein deskontuak eskaintzen direnean, zure identifikazioa egin ahal izateko gure datu basea eguneratuta egon behar du.

Horregatik, nagusiki, bazkideen ondorengo datuak jasota izatea beharrezkoa du Urola kostako Hitza Gukak: izen-abizenak, Nortasun Agiria, posta elektronikoa eta sakelako telefono zenbakia. "Gure bezeroen pribatutasuna oso serio hartzen dugu. Emandako informazioa konfidentzialtasunez tratatuko da, eta gure komunikazioa hobetzeko zein zerbitzu hobea emateko soilik erabiliko da".

Datuak eguneratzeko, eta, beraz, zozketan parte hartzeko, ondorengo bideren bat erabil daiteke datuak helarazteko:

  • Posta elektronikoa bazkide@ukt.eus helbidera bidali.
  • Deitu 607 49 87 25 telefono zenbakira.
  • Datuak bete eta Urola Kostako Hitza Guka erredakzioan entregatu: Araba kalea 25, Zarautz edo Soreasu zg., Dinamoa sormen gunea, Azpeitia.

Datu hauek jasota izateak Urola Kostako Hitzaren komunitatea hobetzen lagunduko digu.