Amillubi Taupaka proiektuaren aurkezpenera deitu ditu Biolurrek eskualdeko herritarrak

Nerea Uranga 2023ko aza. 28a, 22:07
Biolurren 30. urtemugako batzarrean Amillubira egindako bisita. (Biolur)

Abenduaren 1ean, ostiralean, 19:00etan aurkeztuko dute egitasmo berria, Azpeitiko Azoka Plazan. "Lurra ondasun kolektibo bilakatzeko" xedearekin abiatu dute Amillubi Taupaka. Egitasmoaren baitan, Zestoako Iraeta auzoko Amillubi baserria eta bere lur eta basoak modu kolektiboan erosteko urratsak egin nahi dituzte.

Biolurrek Amillubi Taupaka proiektu berria abiatu nahi du, Zestoako Iraeta auzoko baserria eta bere lur eta basoak erosteko urratsak modu kolektiboan eginda. Egitasmo berri honekin Biolurrek helburu bat du: "Eusten gaituen lurra ondasun kolektibo bilakatzea". Amillubi baserria eta lurrak erosita, lurra "espekulaziotik eta artifizializaziotik" babestu nahi dute, lehen sektorea eta elikadura sistema "indartzeko" helburuarekin.

Abenduaren 1ean, ostiralean, 19:00etan Azpeitiko Azoka Plazan aurkeztuko dituzte Amillubi Taupaka egitasmoaren nondik norakoak, eta Biolurrek eskualdeko herritarrak gonbidatu ditu aurkezpen ekitaldira.