Plasticos Pardo pabilioia eraitsi dute Zarautzen

Amaia Urbieta Arruti 2022ko abu. 12a, 17:02

Inguruko eraikinen moduan, eraitsi dute Plasticos Pardo pabilioia ere. Astelehenean hasi ziren eraisten, eta dagoeneko birrinduta dago eraikina.

Etxebizitza sustapen berriei tokia egiteko ari dira eraisten inguru horretako eraikinak eta, Xabier Txurruka alkateak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, udazken honetan abiatuko da tasatutako 125 etxebizitzaren esleipen prozedura. Dena den, oraindik ez daude argitaratuta zozketan izena emateko data zehatzak.