K-1 Euskal Herria kick boxing jaialdia ospatu zuten atzo 17:30ean hasita Aritzbatalde kiroldegian. Jaialdiaren hamalaugarren edizioa izan zen, eta borrokaldietako hiru profesional mailakoak izan ziren. Jende asko bildu zen harmailetan borrokak ikusteko.
Kirolariak banan-banan igo ziren ringera, eta txalo artean hartu zituzten ikusleek. Parte hartzaileen artean, gainera, eskualdekoak ziren bi: Aritz Irureta zarauztarra eta Ainara Torvisco azpeitiarra. Kukaia Zarautz eta Kukaia Azpeitia klubetakoak, hain zuzen. Hitzordu garrantzitsua izan zen atzokoa bientzat, Iruretarentzat bere ibilbideko aurreneko borrokaldia zelako, eta Torvisorentzat, berriz, profesional mailako lehendabizikoa.