Nafarroa kalean hasi dira ezkiak kentzen ur saneamenduko obrak direla eta

Jabi Gonzalez Toston 2022ko aza. 30a, 16:30

Gipuzkoako Urak kontsortzioa ari da lanez arduratzen eta bi aldeetako espaloietan egingo ditu. San Frantsizko kaletik Seitximeneta kalera doan hegoaldeko espaloitik hasi dira, eta, ondoren, iparraldekoari ekingo diote, Bañeru kaletik Higer kalera arte.

Nafarroa kaleko ur horniduraren hoditeria eta saneamendu sareak berritzeko lanek hartu dute martxa. Gipuzkoako Urak kontsortzioak du obren ardura eta Frantziskotarren eliza parean ari dira egunotan, hegoaldeko espaloian, alegia. Frantsizko kaletik Seitximeneta kalera doan eremua hartzen du hegoaldeko espaloiak, baina iparraldekoan ere egingo dituzte lanak, Bañeru eta Higer kaleen artean.

Gauzak horrela, azaroa amaieran Frantziskotarren eliza pareko espaloia hesitu ondoren, atzo lehen ezkiak kendu zituzten. Zentzu horretan, irailean azaldu zuten beharrezkoa zela zuhaitzok kentzea sustraiak asko hazi direlako eta hoditeria inguratu edota zulatu dutelako. Azken honek, polemika eragin du herrian eta Tiloak izeneko plataforma ere sortu dute ezkiak babesteko. Helburu horrekin, hainbat ekintza garatu ditu plataformak eta, besteak beste, 6.000 sinadura bildu ditu udalari eskatzeko aukera guztiak aztertu ditzala zuhaitzak bota aurretik.