Zabalik da Hotz Zarautzen Gabonetako Azoka

Maria Maya Manterola 2022ko abe. 6a, 16:30

Seigarren urtez, pertsona errefuxiatuei laguntzeko asmoarekin zabaldu du Hotz Zarautzek azoka solidarioa. Milar Visson zeneko dendan jarri dute azoka, Patxiku kaleko 5 zenbakian, eta urtarrilaren 5era artean zabalduko dute. 

Atzo zabaldu zuten azoka, eta urtarrilaren 5era arte izango da zabalik ondorengo ordutegian: 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara.