'Metabertsoaren gakoak' hitzaldia antolatu du ZarautzOn elkarteak astearterako

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko urt. 21a, 17:37
Pedro Lozano. (ZarautzOn)

Metabertsoan espezializatutako teknologien azterketaz arduratzen den Imascono enpresako sortzaile Pedro Lozanok emango du hitzaldia.

Enpresa teknologikoak inbertsio garrantzitsuak egiten ari dira eta internet berria mota guztietako sektoreak eraldatzen ari dela azaldu du ZarautzOnek eta gaia sakonago ezagutzeko hitzaldia antolatu du datorren astearterako, Metabertsoaren gakoak izenburupean. Goi mailako hizlaria ekarriko du horretarako, metabertsoan espezializatutako teknologien azterketaz arduratzen den Imascono enpresako sortzaile Pedro Lozano, hain zuzen ere. Hitzaldiren helburua izango da metabertsoa osatzen duen ekosistema digitala ulertzea eta mundu birtualak eskaintzen dituen gaur egungo aplikazioetako batzuk ezagutzea. Hitzaldia Modelo aretoan izango da, 19:30ean hasita.

Lozanok hainbat errekonozimendu jaso ditu Espainian eta nazioartean, eta ohiko hizlaria izateaz gain, Zaragozako Unibertsitateko, IEDko eta ESIC Education-eko irakasle ere bada. Gaur egun, gainera, Aragoiko Enpresaburu Gazteen Elkarteko lehendakaritzarekin eta Espainiako Konfederazioko Batzorde Exekutiboko kide izatearekin batzen du bere jarduera profesionala.