73 bikote musean, Urtetako sansebastianetan

Maria Maya Manterola 2023ko urt. 21a, 18:02

Sebastian Deunaren egunarekin, atzo, hasi zituzten festak Urteta auzoan. Jendetza gerturatu da gaur auzo elkartera, mus txapelketara. 

Jendetza pilatu da gaur arratsaldean, larunbatarekin, Urtetako auzo elkartean. San Sebastian jaiak ospatzen ari dira auzoan, eta mahai bueltan musean aritzeko beta hartu dute gaurkoan. Izan ere, XXIII. Mus Txapelketa Azkarra jokatzen ari dira uneotan. Inoiz baino jende gehiago gerturatu da, 73 bikote, hain zuzen, eta lehia luzatzea espero dute, kanporaketak jokatu baitituzte aurrena. 

Bihar jarraituko du festak: meza nagusiaren eta hamaiketakoaren ondoren, herri kirolak izango dira Izeta Harri-jasotzaile Eskolako neska-mutilen eskutik, eta baita sokatira desafioa ere, auzoko Neska-Mutil ardoaren eta ezkonduen artean. Aratz eta Maria trikitilariek girotuko dute goiza; Elustondo anai-arrebek iluntzea.