Oraindik plaza libreak geratzen dira Emakumeen* Etxeko ikastaroetan

Aritz Mutiozabal 2023ko urt. 25a, 12:30
Emakumeen* Etxea.

Brikolajea, antzerkia, munduko idazleak eta bizikletak konpontzea bezalako saioetan eman daiteke izena.

Urtarrilaren 20an bukatu zen maiatza bitartean Emakumeen* Etxean egingo dituzten Jabetze Eskolako ikastaro eta ekimenetan izena emateko epea. Halere, Parekidetasun departamentuak jakitera eman du hainbat ikastarotan oraindik plaza libre batzuk geratzen direla, eta interesa dutenek bertan parte hartzeko aukera dutela.

Aipatu ikastaroak honako hauek dira: brikolajea, antzerkia, munduko idazleak eta bizikletak konpontzea. Izena emateko Emakumeen* Etxera jo daiteke (Nafarroa Kalea, 3-C), 943-00 51 36 telefonora deitu, emakumeen-etxea@zarautz.eus helbidera idatzi edo online formulario hau bete. 

Eskainiko dituzten ikastaro eta elkargune guztiak hemen kontsultatu daitezke.