6.000 euroko dohaintza egin dio Korrontzik SMHri

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urt. 25a, 14:00
Ezkerretik eskuinera Agus Barandiaran Korrontziko kidea, IƱigo Mijangos SMHko Zuzendaria eta Andres Camio 'Jitu' Elkar Diskoetxekoa. (Utzitakoa)

Musika taldeak Aita Mari erreskate ontzia laguntzeko 2021ean plazaratu zuen Bidaia musikala urrutiko uretara ongintzazko lanaren emaitza da.

Korrontzi musika taldeak 6.262,15 euroko eman dizkio Zarautzen sortutako Itsas Salmendu Humanitarioa (SMH) Gobernuz Kanpoko Erakundeari honek kudeatzen duen Aita Mari erreskate ontziaren proiektura bideratu ditzan. Zenbatekoak Bidaia musikala urrutiko uretara disko-liburuan du jatorria, musika taldeak 2021ean ondu zuen ongintzazko proiektua.

Elkar diskoetxeak argitaratu zuen lana eta sei abesti ditu guztira. Horien grabaketan Euskal Herriko zein kanpoko beste hainbat musikarik kolaboratu zuten, gainera: Galiziakoak, Italiakoak, Portugalgoak edota Saharakoak, besteak beste. Testuak, berriz, Aritz Bergarak idatzi zituen. Bada proiektuan parte hartu duten horiei guztiei eskerrak eman nahi izan dizkie Korrontzik bildutakoa dirua SMHri ematerakoan: "Hau guztia ez zen posible izango proiektu honetan lagundu duten jende askoren parte-hartzerik gabe. Eskerrik asko dantzari, musikari, lagun eta bereziki publikoari! Guztion artean "Aita Mariri gure bultzada eman diogu".