2023/02/26 16:45

Antzerkia

Antzerkia familian: 'Arrainak bihotzean'

Antzerkia familian: 'Arrainak bihotzean'
Modelo aretoa, Zarautz

Martik ez daki non bizi diren beldurrak, hortaz lasai bizi da kresal usaina duen herri polit batean. Aita marinela du,  eta,  portuan, bere zain dagoen egun gris batean, ekaitz batek uretara jaurtitzen du. Nahitaezko bidaia hasiko du itsas hondoan zehar,  horretarako arrainen eta beldurren hizkuntza ikasi behar badu ere.

Mar-Mar Teatroa. Zuzendaritza Getari Etxegarai / Jatorrizko ideia eta poemak Leire Bilbao / Antzezleak Irene Hernando, Aritza Rodríguez eta Maitane Serrano