Udaleko langile plantak eginda, adinekoen etxeetan lapurtzen saiatu dira

Jabi Gonzalez Toston 2023ko ots. 7a, 11:30

Udalak ohartarazi du etxera bisitan doazen Gizarte Zerbitzuetako teknikariei aterik ez zabaltzeko, aurrez abisatu ez badute.

Zarauzko Udalak jakinarazi du Gizarte Zerbitzuetako teknikari plantak egin dituela pertsona batek adineko baten etxera sartzeko. Horren harira, udalak gogoratu du Gizarte Zerbitzuek egiten dituzten etxeko bisita guztiak aurrez jakinarazten dituztela, gutun edota telefono dei bitartez. Bakarrik bizi diren pertsonak badira, berriz, haien familiako erreferentziazko pertsona abisatzen dute. Horregatik, bisita alez aurretik jakinarazi ez badute, etxeko aterik ez zabaltzeko eskatu dute.