Cimasub zikloaren bigarren emanadia izango da gaur

Aritz Mutiozabal 2023ko ots. 8a, 09:45
'Under The Surface' ikus-entzunezkoaren irudia.

11 ikus-entzunezko labur emango dituzte doan, 19:00etatik aurrera, Modelo aretoan.

Cimasub Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloaren 13. edizioa abian da, Orain edo inoiz ez lelopean. Joan den asteazkenean lehen emanaldia eskaini zuten, eta gaur arratsaldean bigarrena izango da. Guztira,  mundu zabaleko itsaso eta ozeanoetako egoeraren erakusgarri diren 11 ikus-entzunezko labur ikusteko parada izango da Modelo aretoan, 19:00etatik aurrera, doako sarrerarekin.

Ikusgai diren dokumental eta film labur zenbait sarituak izan dira nazioarteko jaialdietan. Aitortzak aitortza, ordea, proiektatuko diren irudiaren bitartez, itsas hondoa ezagutarazi eta zaintzearen beharraz kontzientziatu nahi dituzte herritarrak, "egoera larria delako eta okerrera doalako", antolatzaioleen esanetan.

Gaurko egitaraua
19:00. Modelo aretoan, ondorengo 11 ikus-entzunezkoak: 

  • French Polynesia (Olivier Bourgeois)
  •  Amor Plastónico (Jesus Manuel Martínez Guerrero)
  • A voz do Oceano (Rodrigo Thome)
  • Batangas Philippines (Jose Carlos Rando Lara)
  • Beneath - Morgan (Le Faucheur)
  • The meadow behind our home (Alfred Schaschl) 
  • Tiger (Shark) King (Clayton Conn)
  • Rio y el sueño de las ballenas (Julio Junquera Aparicio)
  • Under The Surface (Galang Wahyu Efesus)
  • Reservas Marinas (Felipe Ravina Olivares)
  • Sea of Legends (Morgan Maugeri)