Musika Bandak udaberriko kontzertua eskainiko du igande honetan

Andrea Zipitria 2023ko mar. 17a, 17:00
Artxiboko irudian, Zarauzko Musika Banda.

Udaberria datorrela aitzaki hartuta, kontzertua emango du Zarauzko Musika Bandak, igandean. Bost pieza entzun ahal izango dituzte bertaratutakoek.

Zarauzko Musika Bandak udaberriko kontzertua eskainiko du, igandean, 12:30ean Merkatu plazako lehen solairuan.

Iosu Isastik zuzenduko du banda, eta bertaratzen diren herritarrek bost pieza entzungo dituzte: Concert March, Takeo Kobayashirena; Tannhaüser March, Richard Wagnerrek konposatua eta German Alvarez Beigbeden konposatzaileak moldatutakoa; The Symphonic Gershwin, George Gershwinek konposatu eta Warren Barkerrek moldatutakoa; Alpina Fanfarre, Franco Cesarinirena eta amaitzeko, Rapsodia Vasca Vicente Beobiderena.

Kontzertuak, guztira, 45 minutu inguruko iraupena izango du, eta bandako kideek herritar guztiak gonbidatu dituzte bertaratzera eta musikaz gozatzera.