Koloneko minbizia prebenitzearen garrantziaren inguruan topaketa mediko-gastronomikoa egingo dute ostegunean

Andrea Zipitria 2023ko mar. 19a, 13:00
Zarauzko AECC bulegoa.

Minbiziaren kontrako Gipuzkoako AECC Elkarteak topaketa mediko-gastronomikoa antolatu du Zarauutzen ostegunean, martxoaren 23an. Zarauzko Eroski handian izango da, eta Maria Torres sukaldariak eta laura Mongelos psikologoak hartuko dute parte.

Minbiziaren kontrako Gipuzkoako AECC Elkarteak topaketa mediko-gastronomikoa antolatu du Zarautzen ostegunean, hilaren 23an, 18:00etan, Zarauzko Eroski handian (Araba kalea).

Maria Torres sukaldariak menu osasuntsua prestatuko du topaketara bertaratzen diren guztientzat. Laura Mongelos, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteko psikologoak, zuzenduko du saioa.

Helburu hirukoitza du jardunaldiak: koloneko minbizia bakarrik gizonei eragiten dien gaixotasuna dela desmitifikatzea, gaixotasun horren kausa saihesgarriak ezagutzea eta osasunaz arduratzearen garrantzia azpimarratzea.

Osasunarekiko kezka duten herritar guztientzako jarduera da. Izen-ematea doakoa da eta elkartearen telefonora deituz 943 45 77 22 edo gipuzkoa@contraelcancer.es helbidera mezu bat bidaliz edo Eroskin bertan egin daiteke.