Nafarroa kaleko edukiontziak lekualdatuko dituzte obrengatik

Aritz Mutiozabal 2023ko mar. 28a, 16:00

Nafarroa kaleko obren eraginez, Udal Elkarteak jakinarazi du bilketako hainbat edukiontzi beste toki batzuetara aldatuko dituela.

Nafarroa kalean egingo diren eraberritze lanak direla eta, bertan kokatuta dauden hainbat edukiontzi bilketa gune lekuz aldatuko ditu Urola Kostako Udal Elkarteak lanak iraun bitartean.

Hauek dira lekualdatuko diren bilketa guneak:

  • Nafarroa kalea, 9: Muskaria aurreko bilketa gunea errepidearen beste aldera
    igaroko dute.
  • Nafarroa kalea, 11: Eguzki Lore etxe bloke aurreko bilketa gunea errepidearen beste aldera igaroko dute.
  •  Nafarroa kalea, 23: Gurutze Gorria: garajeko sarrera libratuko da eta ondoko
    aparkalekuetan jarriko da bilketa gunea (Orio aldera dauden aparkalekuetan). Ez da
    bidearen beste aldera pasa beharko.
  •  Nafarroa kalea, 12: Antoniano kiroldegia: bere tokira aterako dute berriz.