Gaur hasiko dira muntatzen Iñurritza biotopoko zubia

Andrea Zipitria 2023ko api. 12a, 13:30

Hurrengo orduetan hondartzara jaitsiko dute zubi berria, eta Iñurritzaraino eramango dute.

Iñurritza biotopoko zubia atzo bertan iritsi zen Zarautzera, eta gaur bertan hasiko dira muntatzen. Horretarako, Zarauzko hondartzara jaitsiko dute zubia.

Goizean goiz ekin diete lanei, eta ikusmin handia sortu du. Argazkietan ikus daitekeen bezala, kanaleraino garraitzeko pasabide bat egingo dute.