Zigordia 18ko obren eraginez, kalea itxiko dute bihar

Aritz Mutiozabal 2023ko mai. 2a, 11:20
Zigordia kalea.

Ibilgailuek ezin izango dute bertatik igaro, 06:30etik 19:00etara, eta eguneko zenbait unetan oinezkoentzat ere itxita egongo da.

Zigordia kaleko 18 zenbakian egiten ari diren obretako garabi-dorrea desmuntatuko dute bihar, eta udalak jakinarazi duenez, gunea itxita egongo da ibilgailuei, 06:30etik 19:00etara. Aldi batzuetan, gainera, oinezkoek ere ezingo dute bertatik igaro.

Ondorengo puntuetan seinalizazioak jarriko dituzte: Herrikobarra-Iturribiden eta Zigordia-Salegi kaleetan. Bestalde, Geltokiko garajeetako erabiltzaileek Herrikobarratik egin beharko dituzte sarrera-irteerak kontu handiz.