Banatu dituzte Salbatore Mitxelena Sariak

Aritz Mutiozabal 2023ko mai. 20a, 13:00

Modelo aretoan egin zuten ekitaldia atzo arratsaldean. Aurten, 562 lan aurkeztu dituzte herriko ikastetxe guztietatik.

XLI. Salbatore Mitxelena literatur sarien banaketa ekitaldia egin zuten atzo arratsaldean, Modelo aretoan. Aurten, herriko ikasleek 562 lana aurkeztu dituzte lehiaketara, ipuinen zein olerkien arloan; A eta B mailan 319 lan eta C, D eta E mailan, berriz, 243 lan.

Merezitako sariak jaso zituzten atzokoan, familiako kideen eta lagunen txalo artean, epaimahaia osatu dutenen eskutik. Arratsaldeko lehen bi sariak, hala ere, Xabier Txurruka alkateak eta Irune Urbieta Hezkuntza zinegotziak eman zituzten. Honako hauek dira aurtengo sarituak:

A 1 maila: ipuinak
1. saria: Zapatilaren bizitzak, Nahia Sustaeta
2. saria: Mia eta erleak, Eildh Sedano

A 2 maila: ipuinak
1. saria: Bizilagun misteriotsua, Oier Iturrioz
2. saria: Aitona Patxi, Malen Artano

B maila: ipuinak
1. saria: Armairu misteriotsua, Unai Lizaso
2. saria: Narroseko naufragoa, Jone Plaza
3. saria: Matxinada, Joseba Elorza
4. saria: Faraoien arrastoen bila, Adur Mutiozabal

B maila: olerkiak
1. saria: Nire aurrean zauden horri, Naroa Pardina
2. saria: Besarkada, Maddi Manterola
3. saria: Zuhaitzaren soinekoa, Sara Berrueta
4. saria: Argia, Izaro Herrera

C maila: ipuinak
1. saria: Azken kaxa, Maria Liria
2. saria: Errudun errugabea, Saioa Novelli Eizaguirre
3. saria: Itsasgoraren ondoren, Andoni Aranberri

C maila: olerkiak
1. saria: Bihotz hautsia, Unax Zaldua Gabilondo
2. saria: Abestiak olerki, olerkiak abesti, Ane Gantxegi Deza
3. saria: Izan nintzen, Inge Olaizola Zendoia

D maila: ipuinak
1. saria: Negu gorria, Libe Grijalba Maiz
2. saria: Amezketako sorginak, Inge Galarraga
3. saria: Lore inozenteak, Martina Urdanpilleta

D maila: olerkiak
1. saria: Haundinahikeriatan, Elene Ormaetxebarria Segurola
2. saria: Zuri niretzat, Nora Estivariz Urbitarte
3. saria: Egunen batean, Naroa Bordagarri Odriozola

E maila: ipuinak
1. saria: Loreak itzali ondoren, Arixen San Sebastian Larrañaga
2. saria: Buruileko lehen eguna, Elaia García Aizpurua
3. saria: Agur esateko, Itxaso Ayerbe Cisneros

E maila: olerkiak
1. saria: Zu nahi, zu behar, Nahikari Eizaguirre Urreizti
2. saria: Etorkizuna, Laida Duo Iruretagoyena
3. saria: Kontaidazu, Elaia García Aizpurua