Emakumeen Pala Txapelketako finala bihar jokatuko dute

Erredakzioa 2023ko eka. 1a, 13:00
Emakumeen Pala Txapelketako finala jokatuko duten Maialen eta Leire, eta Karmele eta Jone. (Utzitakoa)

Maialenek eta Leirek osatutako bikotea eta Karmelek eta Jonek osatutakoa izan dira sailkatu direnak eta hirugarren eta laugarren postuetarako partida amaitu ondoren ekingo diote lehiari. 19:15ean hasiko da lehenengo partida hori Urtetan.

Bihar arratsaldean amaituko dute Emakumeen Pala Txapelketa Maialen eta Leire bikotearen eta Karmele eta Jone bikotearen arteko finalarekin. Dena den, aurrez hirugarren eta laugarren postuak zehazteko norgehiagoka jokatuko dute eta Mirenek eta Loreak osatutako bikotea eta Saioak eta Maialenek osatutakoa izango dira partida hori jokatuko dutenak, 19:15etik aurrera Urtetako frontoian.

Guztira, bederatzi izan dira aurtengo Emakumeen Pala Txapelketan parte hartu duten bikoteak eta datorren urtera begira "gehiagok izen ematea" nahiko lukete antolatzaileek.

Emakumeen Pala Txapelketako hirugarren eta laugarren posturako partida jokatuko duten Miren eta Lorea, eta Saioa eta Maialen. (Utzitakoa)