Atzo arratsaldean txupinazoarekin hasiera eman zieten Salbideko jaiei, eta gaur haurrak goiztiar ibili dira. Goizean zehar hamaika egiteko izan baitituzte auzoan. Hain justu ere, era askotako jolasak izan dituzte. Festa, ordea, ez da hor amaituko, egun osorako egitaraua prest baitute auzotarrek.
Egitaraua
14:30. Auzo bazkaria + bertso saio musikatua
Jarraian, haur-jolasak
Jarraian, poteo girotua
22:30. Erromeria Bide Batez taldearekin