Abenduaren 22an egingo dute XV. Kopla Txapelketa

Mireia Galarza Bastida 2023ko aza. 27a, 12:00
Putzuzuloko XIV. Kopla Txapelketa. (Hitza)

Guztira hamar bertsolari ariko dira Hiruputzu gaztetxean, eta 22:00etan hasiko da hitzordua. Sarrerak abenduren 15ean 19:00etatik aurrera egongo dira salgai Musika Plazan. Gehienez bost sarrera eskuratu ahal izango dira pertsonako, bakoitza sei euroren truke. 

Motxian Etxebeltz bertso elkarteak Hiruputzu gaztetxearekin batera, XV. Kopla Txapelketa antolatu dute abenduaren 22rako. 22:00etan hasiko da saioa gaztetxean, eta bertan ariko dira hamar bertsolari: Oier Aizpurua, Oihana Arana, Aner Peritz, Aitor Bizkarra, Joanes Illarregi, Jexux Mari Irazu, Alaia Martin, Ekhiñe Zapiain, Irati Alcantarilla eta Etxahun Lekue. 

Gai jartzaile moduan, berriz, Imanol Epelde eta Xabi Aizpurua ibiliko dira, eta musika jartzeaz arduratuko dira Jurdana Otxoa, Imanol Etxeberria, Aratz Olaizola eta Aitor Amilibia. Antolatzaileek azaldu dutenez, sarrerak abenduren 15ean, 19:00etatik aurrera egongo dira salgai Musika Plazan. Gehienez bost sarrera eskuratu ahal izango dira pertsonako, bakoitza sei euroren truke.