Las Americas Pro txapelketa irabazi du Nadia Erostarbek

Jabi Gonzalez Toston 2023ko aza. 28a, 12:15
Nadia Erostarbe Las Americaseko hondartzan asteburuan lortutako garaipena ospatzen. (Spring Surfest Las Americas Pro)

Kanarietan aritu da surflari zarauztarra Espainiako Iberdrola Ligako azken aurreko proban eta haren garaipenak estu-estu utzi du sailkapen nagusia. Ruben Vitoriak, berriz, hirugarren postua lortu du.

Nadia Erostarbek emaitza bolada onean jarraitzen du eta asteburuan lortutako garaipenarekin estu-estu jarri du Espainiako zirkuituko sailkapenburua azken txapelketaren faltan. Asteburuan jokatuko dute proba hori hain justu, Las Palmas Kanaria Handikoan (Kanariar uharteak, Espainia). Hala, Erostarbek beste garaipen bat lortuko balu, Janire Gonzalez Etxebarri zumaiarra aurreratuko luke Iberdrola Ligako txapelduna izateko. Zumaiarra Brasilen da egunotan, gainera, junior mailako txapelketa lehiatzen.

Surflari zarauztarrak asteburuan lortutako garaipenari erreparatuta, Las Americas Pro txapelketan gailendu da, kanarietan, era berean. 13,77 puntu bildu zituen bi olatu onenak gehituta, bigarren sailkatu zen Lucia Machado kanariarrak baino 1,4 puntu gehiago. 

Gizonezkoetan, berriz, gertu zian zuen garaipena Ruben Vitoriak, nahiz eta hirugarren sailkatu zen azkenean. 15,84 puntu egin zituen zarauztarrak, irabazleak baino 1,02 gutxiago. Yago Dominguez euskal herritarra izan zen txapelduna. Nolanahi ere, Surfing.es Ligako sailkapen nagusiari begira, apenas du garaipenerako aukerarik Vitoriak.