Guardia zibilek pertsona bat atxilotu dute AP-8ko ordainlekuan, hiru kilo marihuana eramatea leporatuta

Onintza Lete Arrieta 2024ko ots. 21a, 11:05
Artxiboko irudian, Zarauzko AP-8 autobideko bidesaria.

Guardia Zibilak jakinarazi duenez, atzo goizean izan zen atxiloketa Zarauzko ordainlekuan, Donostiarako noranzkoan, eta atxilotua epailearen esku utzi dute.

Guardia zibilek 38 urteko gizonezko bizkaitar bat atxilotu zuten atzo goizean Zarauzko AP-8 autobideko ordainlekuan, Donostiarako norabidean zihoanean, ibilgailuan hiru kilo marihuana eramatea leporatuta, eta epailearen esku utzi dute. Hala jakinarazi du gaur Guardia Zibilak.

Antza, ohiko kontrol prebentiboa egiten ari ziren guardia zibilak, eta atxilotuaren autoa miatzen hasi zirenean, agenteek 3,18 kilo marihuana atzeman zizkioten plastikozko hiru poltsa termozigilatutan.  Poliziaren arabera, 6.125 euroko balioa du atzemandako materialak.