Kimikarin tailerra emango dute Arroabean azaroaren 11n

Mailo Oiarzabal 2022ko urr. 18a, 17:27

Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta egingo dute, frontoian. Parte hartu nahi dutenek azaroaren 4a baino lehen eman behar dute izena, Gaztelekuko Whatsapp zenbakian.

Kimikarin kimika tailerra emango dute azaroaren 11n Arroabean, Sakulupe guraso elkarteak eta Zestoako Udalak antolatuta. Frontoian egingo dute tailerra, 17:00etatik 19:00etara, eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako ekintza izango da.

Parte hartu nahi dutenek azaroaren 4a baino lehen eman behar dute izena, Gaztelekuko 688 68 40 29 Whatsapp zenbakira mezua bidalita.